Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disimulu (orobat diximulu g.er.) 1 iz bestela bezala aritzea, disimulatzea.

Gizarteak agindu dizkigun obligazioak dira disimulua eta hipokresia: eman diezaiegun amore. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 188. orr.

Baina emakumeagoa zen, bazuen atsegingarri izateko gogoa, hipokrisia, disimulua. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 90. orr.

Ikasleen artean harat-honat nenbilen ni, disimulu askorik gabe egiten ari zirena gainbegiratzen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 134. orr.

Nik, disimulu handiz begiratzen nion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 110. orr.

Eta nik, disimulu ederrean, hura gogoan hartu eta koadernoan idatzi. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 55. orr.

Jendeak arnasa hartu du disimuluaz, eta txalo jotzen hasi da. Txillardegi   «Labartzari agur» - 24. orr.

Gure bizkarrean, irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten; disimuluarekin beste aldera begiratu, eta batzuk gure atzetik zetozela ikusi nuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 67. orr.

Zenbait egunez egia latza disimulu alferretan guk pasa ondoren [...] Lizarra bera erori zen liberalen eskuetan. Txillardegi   «Putzu» - 285. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Disimulu aurpegia jar ezan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 67. orr.

3 disimuluan adlag bestela bezala arituz.

Aitak, amarengana disimuluan itzulita, esan zion belarrira: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 69. orr.

-Consuelo, zoaz begiratzera disimuluan, ea atera naitekeen hemendik... Jon Maia   «Riomundo» - 30. orr.

Eta disimulutan hurbildu nintzen; bera bertan ez aurkitzekotan lehenengo aldiz oso kezkatuta. Txillardegi   «Putzu» - 54. orr.

Disimuluan pasa nintekeen, baina nahiago izan nuen arriskatu, idazten zaila zen izen bat bota. Berria - Kirola   2006-04-06

-Zer moduzkoa da? -galdetu zion Feynmanek Russelli, disimuluan Wittgensteinen aldera seinalatuz. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 99. orr.

Ezkerraldeko angelura begiratu dut disimuluan eta dra! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

Haren urrina aditu zuen, disimuluan izterrak ikusi zizkion. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 59. orr.

Eskua poltsikotik atera eta eskua atzerantz eramanda, disimuluan, burdina arteko zirrikituan utzi zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 353. orr.

Zertarako disimuluan ibili. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 63. orr.

Mukiak maukarekin garbitu ditu, disimuluan.   - 91. orr.

4 disimuluz adlag disimuluz.

Disimuluz jokatu nuen hasieran, neure buruarekiko errezeloz eta gainerakoekiko ahalkez. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 119. orr.

Gero musua garbitzen du, disimuluz, eskugainarekin, irri egiten duen bitartean. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 43. orr.

Medikua sartzean gaixo hark, disimuluz, katua ohetik behera jaitsi eta lurrean utzi ohi zuen.. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 74. orr.

Gorputza pixka bat jiraturik, gizakoteari begira jarri nintzen disimuluz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disimulu handiz (8); disimulurik gabe (10); disimulurik gabeko (3); disimuluz eta (3); eta disimulu (3); eta disimulurik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus