Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deabrutu1, deabru(tu), deabrutzen 1 du ad deabru bihurtu, deabrudun bihurtu.

Ez bada hori deabruak oniriztea, nik ez dakit zer den deabrua, ikusten baitut, horren arabera, ahalordez oniritzi zidala, eta ahalordeon indarrez deabrutu ninduela emakume horrek, eta orain hemen nabil soto eta hilarriotan barrena penatzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 50. orr.

Eta errementariaren emazteak berrogei orduz lo egin zuen jarraian, eta haren ondoren deabruturik egondako aldiaren eta askatu zenekoaren inolako oroitzapenik gabe esnatu zen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 148. orr.

Diruak deabrutzen zaituzte. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 188. orr.

2 irud/hed

Norberaren jarrera politikoaren arabera jainkotu edo deabrutua izan zen bere garaian. Berria - Kultura   2004-11-19

Islama deabrutzea leporatu diote Mendebaldeari. Berria - Mundua   2006-02-11

ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovira deabrutu ondoren [...]. Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Polizia aski ez, nonbait, eta egunkari, irrati eta telebista ia guztiak erabili dituzte gu deabrutzeko. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 313. orr.

Aitzitik, «etorkinak deabrutu eta masa atxiloketak eta zapalkuntza errazteko balioko» zutela esan zuen Indymedia webguneak. Berria - Mundua   2004-10-21

Ez du droga trafikoaren gaia deabrutzen, eta ez du mando gisa lan egiten duten pertsonen gaineko iritzirik ematen. Berria - Kultura   2004-09-24

Ez da deabrutu behar, baina erabilera zuzena eta erabilera okerra bereizi behar dira. Berria - Gaiak   2006-02-28

3 (era burutua izenondo gisa)

Zarauztarrek ez zuten naufragoaren hizkuntza ulertzen, eta biraogile deabrutu baten istorioa asmatu zuten. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 104. orr.

Satanek bidalitako amarrutzat hartu ote zuten, bada, aita-alaben kalesa, Salemen aspalditik zebilen gertakari deabrutuen histeriak hartaraturik? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus