Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskoetxe (5 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; Egungo testuen corpusean 3.173 agerraldi -horietako 1.617 Berria egunkarikoak-; orobat disko etxe 2 agerraldi, 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 83 agerraldi; disketxe 413 agerraldi, 4 liburu eta 224 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.817 agerraldi -horietako 1.063 Berria egunkarikoak-; eta dixkaetxe g.er.) 1 iz musika diskoak argitaratzen dituen etxea.

Eskerrik hanitx NEGU GORRIAK eta ESAN OZENKI diskoetxeari. Herria   2001-05-17

Iker Goenaga zizurkildarrak diska berri bat plazaratu du, Elkar disketxeak argitaraturik. Herria   2003-03-27

Iruñeko disketxeak sei disko argitaratuko ditu datozen hilabeteetan. Berria - Kultura   2006-01-26

Horretaz gain, Sony Classical eta Decca disko etxeentzat hainbat grabazio egin ditu. Berria - Kultura   2004-01-20

Decca Records diskoetxeak ez zuen onartu The Beatles taldea 1962an. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 100. orr.

Beren kabuz grabatu, ekoitzi eta kaleratu dute; «disketxeen presiorik gabe». Berria - Kultura   2004-01-16

New Yorkera etorri zenean otorduak eta lo-lekua disketxeak ordaintzen zizkion, eta hori bukatu zenean noraezean geratu zen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 124. orr.

Horrela deitzen genituen hegoaldeko disketxe handi batean diskorik grabatu ez zuten iparraldeko taldeak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 156. orr.

Hemeretzi euskal disketxe aste honetan Cannesen egin den Midem disko industriaren azokan izan dira. Berria - Kultura   2004-01-31

Euskal Disketxeen Elkarteko presidente eta Elkar disketxeko editorea. Berria - Harian   2006-01-27

2 (hitz elkartuetan)

-Egia erran batzuetan iduritzen zitzaigun hegoaldeko diskoetxe arduradun horiek pixka bat... arrazistak zirela gurekiko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 156. orr.

RIAAk, AEBetako disketxe enpresa handienak, bestalde, Interneteren 774 erabiltzaile salatu zituen atzo. Berria - Gaiak   2004-08-27

· Musikariak gara, eta musika egitera goaz; herri disketxea eratu dugu eta autogestioan oinarrituta, gure lanak argitara ematera goaz. Berria - Kultura   2006-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus