Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskretuki adlag nabarmendu gabe, diskrezioz.

Diskretuki begiratu nion baina nahikoa izan zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 165. orr.

Perfumea erabiltzen zuen, diskretuki, eskuzapian. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 101. orr.

Betbetan joan zauku Jean Hirigoyen, Asiako misionesta, ustegabeka bezala, diskretuki, bizi izana zen bezala funtsean. Herria   2001-07-19

Mariarekin biltzen segitzen bazuen, diskretuki egiten zuen, behin ere ez zapataginarenean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 33. orr.

Zenbat aldiz ahalegindu zarete zuek irakurtzen kalean eman dizueten esku-orri "alternatibo" horietako bat eta, ezinaren ezinez, gertuen zenuten paperontzian utzi duzue -diskretuki, hori bai (oharkabean igarotzea gustukoa baituzue)- orriaren erdira ere iritsi gabe? Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus