Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskriminatzaile izond 1 diskriminatzen duena.

Hedabideen ardura berdintasuna lortzea izan beharko luke, baina oraindik ere tratamendu diskriminatzaileak eta batzuetan iraingarriak ikus ditzakegu albisteetan. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ikusi behar da zapi hori noraino den balio bat, noiz den aberasgarria eta noiz diskriminatzailea. Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Prozedura diskriminatzaile horren parte handi bat inkontzientea da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 160. orr.

Homosexualitatearekiko lege diskriminatzaileak dauden herrietan lesbianen eta gayen aurkako biolentzia handitu egiten dela. Berria - Harian   2005-06-28

Legea, besteak beste, gazteekin diskriminatzailea delako. Berria - Ekonomia   2006-03-15

Emakumezkoentzako diskriminatzailea den lanbide kualifikazio eta ordaintze sistema zuzentzea. Berria - Ekonomia   2004-11-23

Hegoaldeko herrialdeentzat diskriminatzaile ez den neurri bat da enpresa multinazionalei eskatzea atzerriko jardueretan beren jatorrizko herrialdeetan indarrean dauden segurtasun-, ingurumen- eta enplegu-neurri berak errespeta ditzatela. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 184. orr.

Sindikatu ez-abertzaleek «arrazistatzat eta diskriminatzailetzat» jo zuten akordioa. Berria - Mundua   2004-09-25

Argitaletxeek momentu honetan daukaten politika positiboki diskriminatzailea dela esango zenuke? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 216. orr.

2 ez-diskriminatzaile izond

Bide luzea dauka oraindik egiteko, 2003ko Espainiako lege ez-diskriminatzailearen arabera aurreproiektua lege bihurtzeko epea hiru eta hamazazpi urte artekoa baita. Berria - Harian   2005-11-08

Urdanibia plazatik abiatu berri zen alarde ez diskriminatzaileari harrera egiteko igo ziren udaletxeko balkoira. Berria - Harian   2005-07-01

Alarde publikoa eta ez diskriminatzailea eskatzen duen herritar talde bat garela erakutsi nahi dugu. Berria - Harian   2005-09-07


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskriminatzailea dela (6); eta diskriminatzaile (3); eta ez diskriminatzailea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus