Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disolbatzaile 1 izond/iz disolbatzen duena; disolbatzen duen produktua. ik disolbakin.

Oliotan edo antzeko disolbatzaileren batean nahasitako pigmentoekin egindako tinta bat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 25. orr.

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea. Berria - Gaiak   2004-09-30

Horretarako ironia behar, ordea, herdoilak erre eta askatzen dituen disolbatzailerik eraginkorrena. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 153. orr.

2 irud/hed

Lisak, gainera, aberetu nahi zuen; bizpahiru egunez ihes egiten zion, beldur baitzen harengana hurbildu eta borondatea deuseztatuko zion disolbatzaile baten indarrarekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 304. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pintorea zen, izerdi keruaren azpian sumatzen zituen disolbatzaile eta akriliko zantzuek argiro adierazten zuten bezala, baina ez zen artista arrakastatsua. Iban Zaldua   «Itzalak» - 29. orr.

· 4 izond deuseztzailea, desegilea.

Baina gizakiak kemen disolbatzailea du irudika daitekeen sufrimendurik basatiena edo pentsa daitekeen oinazerik sofistikatuena eroangarri bihurtzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus