Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtalde [36 agerraldi, 18 liburu eta artikulu 1ean] 1 iz ipurdi aldea. ik ipurdi 12.

Bularrean ile ugari zeukan Joxemari orduan ezagutu berriak eta hanketan ere bai, ipurtaldean bezala. Aitor Arana   «Onan» - 87. orr.

Beharrak egin eta gero, urez garbitzen dira ipurtaldeak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 19. orr.

Amgad-ek ez zuen etsi eta, zartailu bat harturik, ukaldi ttiki batzuk eman zizkion ipurtaldean. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 159. orr.

Atximur egingo dizut ipurtaldean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 43. orr.

Lehenbiziko amazonak kolpe bat eman zion ipurtaldearekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 164. orr.

Bular eta ipurtalde estu-estuak. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 63. orr.

Zein ipurtalde ederra! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 201. orr.

Gizon batzuek titiak atsegin zituzten, beste batzuek hankak, eta beste batzuek ipurtaldea. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 36. orr.

Ipurdian Antonio zunba-zunba zebilkidan ipurtalde dena goxatuz. Aitor Arana   «Onan» - 126. orr.

· Zaflatxo goxo batzuk jo astoari ipurtaldean. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 56. orr.

Orain astinduak sentitzen zituen atzera eta aurrera, hipogrifoaren ipurtaldea bere hegoekin batera goratu eta beheratu ahala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 98. orr.

2 hed

Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra, eta ilara gelditu egin zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 18. orr.

Jaka zikin eta mila bider adabatua zuen jantzita, praka ipurtaldean zulatuak, kilometro asko egindako oinetakoak... Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipurtaldeko mugimendu bitxiez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus