Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtarin 1 izond geldirik ezin egon daitekeena.

Gazte asko hasi zen Trinity Collegen irakasle, baina, gerakaitza eta ipurtarina izaki, Ingalaterrako zientzia ofizialaren egonkortasunak eta irakasle langintzak sortzen zioten asperdurak ez zuen batere asetzen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 51. orr.

Baina ni -ipurtarina, desleiala, iheslaria- leial izan natzaio beste lege horri; moralaren eskuliburuetan jasota egon ez arren, egiazko lege bakarra den horri. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 122. orr.

Eta laugarrena, txikia, mehea, ipurtarina, zikintzeko beti pronto zegoena. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 100. orr.

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 109. orr.

Bizia itsasoan sortu zen, duela 3.000 milioi urte, eta hantxe egon zen, harik eta arrain ipurtarin batzuek erabaki zuten arte denbora gehiago igarotzea uretatik kanpo. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 218. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aulkian batera eta bestera mugitu zen ipurtarin. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus