Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtzuri (orobat ipurtxuri eta ipurzuri) 1 iz alferrontzia.

Ekarridazue txakolina eta Bilbo ezezagunaren istorioa kontatuko dizuet... merke aterako zaizue, ipurtzuriok!!! Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 129. orr.

Baita politika linguistikako arduradun, euskara teknikari, kultur zinegotzi eta gisako teknokrata ipurtxuri franko ere, ergelkeriarik politenetan miloiak xahutzen eta tajuzko lan bakanei arnasa ere ukatzen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 281. orr.

2 pitxartxar mota bat (Saxicola oenanthe)

Ez nuen uste hainbeste txori motaren izenak nekizkienik, azaldu ahala izendatu ditut han behean kaiolatuon elkartasunetik alatu diren hegaztitxoak: karnabak, tarinak, zozoak, eperrak, hegaberak, kulixkak, istingorrak, tortoilak, pirripioak, urretxindorrak, txantxangorriak, ipurzuriak, birigarroak [...] Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 137. orr.

3 enara ipurtxuri enara azpizuria (Delichon urbica).

Enara ipurtxuriak auskalo zenbat multzo eta saldo osatzen dituzten Arantzazun bertan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 354. orr.

Enara arreak ziren, sendokote indartsuak, ez ipurtxuriak, baina hemen genituen, negu gogor hotz baten ostean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus