Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disposizionalista 1 izond disposizionalismoari dagokiona.

Horretarako erabili izan den bide bat Gilbert Ryle-k (1949) proposatu zuen gogo-egoeren tratamendu disposizionalista da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 189. orr.

Bereizketa klasiko hori justifikatzen duen ahalmenaren nozioaz baliatuz propietate disposizionalen eta kategorikoen arteko bereizketa ekarri dut gogora. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 179. orr.

Horretarako gauzaren ezaugarriak eta gaitasunak era disposizionalista batean definitu behar dira, joera edo propentsio legez ulertuta (probabilitateen bidez). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 291. orr.

2 iz disposizionalismoaren aldekoa.

Atzera begiratu behar hori oso kritikatua izan da eta, disposizionalisten ustez, ez da beharrezkoa, posible baita zerbaiten funtzioa aurrera begira egindako teoria baten bitartez definitzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 291. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus