Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabazi1, irabaz, irabazten 1 du ad (norbaitek) lanaren edo jardunaren ondorioz, diruzko edo bestelako sari bat eskuratu.

Behin, bihurritutako hanka sendatu nion mando bati, eta 10 erreal irabazi nituen, gazta bat erosteko adina. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

Batez beste indioek 35.000 pezeta irabazten dute urtean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 13. orr.

Orduan irabazi zuen estreinako dirua soinua jotzen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 29. orr.

Kolonietan eta nabigazioetan irabazitako diruez egina zen harrizko etxe itzel hura. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 37. orr.

Lehen soldata Mutrikuko Antzumendin irabazi zuen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 34. orr.

Dirua irabazi zuen; dirutza! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 507. orr.

Mafiak diru asko irabazi du zuri esker. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 280. orr.

Dirua erraz irabazteko plan bat asmatu zuten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 79. orr.

Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 51. orr.

Egin eta ogia irabazi. Elizen arteko biblia   2 Ts 3,6 tit

Diru hari ispiluekin irabazi nuena gehiturik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 128. orr.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. Elizen arteko biblia   Mt 25,16

Chavezek, igoera horrekin, gutxienez 1.500 milioi dolar irabazi ditu. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 117. orr.

Azkar [...] garraio enpresak 18,5 milioi euro irabazi zituen iaz, aurrekoan baino %14 gehiago. Herria  

Etxekoak eroso bizitzeko lain irabaziko zuen bertan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 139. orr.

Barre haren azpian, kexa bat bazen gehiago irabazte horren kontra. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 217. orr.

· iron Muturreko bat irabazi behar duk oraindik! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 132. orr.

2 (jokoan, zozketa edo kideko batean)

Karta jokoan diru asko irabazi izango zuela, eta hura xahutzen ariko zela, edo auskalo. Asteko gure aurrezki guztiak kartetan irabazi ondoan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 58. orr.

Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 23. orr.

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Haren arabera Carranzak irabazi zuen "handira", nahiz gosta zaion "ttipia". Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Gabon gau hartan kinan -halaxe esaten zitzaion gure etxean bingoari- irabazi zigun denoi. Jon Maia   «Riomundo» - 180. orr.

Robespierreren beraren pasa-agiri benetako batez horniturik, Bertrandek jokoan irabazia bera, abiatu ziren bi zaldi beltzez. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 148. orr.

Umeak banatutako kartekin apustua irabazi zuenean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 128. orr.

Ezin izan nuen sinetsi aitak Eguneroko Igarlea-ren zozketa irabazi zuenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 13. orr.

Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 92. orr.

Tonbolan irabazitako panpina. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 55. orr.

3 onura edo abantail bat lortu edo bereganatu.

Zer irabazten den galtzen denean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 98. orr.

Urte horretan irabazi zuten eskubide hori. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 45. orr.

Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia. Elizen arteko biblia   Eg 20,34

Fraide demonioei dirua emanda zerua irabaziko zuela sinesten ote zuen? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 204. orr.

Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badu? Elizen arteko biblia   Lk 9,25

Dudarik gabe, erlijioak irabazi egin du astronomia, biologia eta dagoeneko zerrendatu ditugun gainerako arlo intelektual galduak zientziari uztean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 120. orr.

Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du. Pako Aristi   «Note book» - 8. orr.

Leku berezi bat irabazia du Pierre Narbaitz-ek euskal kulturaren arloan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 149. orr.

Uste osoa dut, gure oinaze honen guztiaren ondoren, irabazia dugula beste bizitza bat. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 62. orr.

· Animalia askok ez dute oso ikusmen zorrotza izaten, eta sentikortasunean irabaztea garrantzizkoa da gau-ikusmenerako. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 104. orr.

Indarrean galtzen dena lastertasunean irabazten da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 62. orr.

4 (pisua eta kidekoak)

Neguan asko hazia nintzen, eta Uilek berriz zentimetro bat ere ez zuen irabazi. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 13. orr.

Aurpegia erabat puztua zeukaan, eta ematen zian hogei kilo irabazi zituela janzten zuen trajea erosi zuenetik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 388. orr.

5 (besteren onginahia edo kideko zerbait) lortu edo beretu.

Irabazi zuen herriaren oniritzia. Elizen arteko biblia   2 M 13,26

Zure abegi ona nahi nuen irabazi. Elizen arteko biblia   Has 33,8

Aise irabazi zuen emakumearen estimua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 495. orr.

Horregatik egin nuen, zure errespetua irabazteko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 180. orr.

Ondo irabazia daukagu ospea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 41. orr.

Lehendabizi turkoaren aurka irabazi zuen soldadu onaren ospea, eta ongi merezitako itzala areagotu egin zen holandarraren aurka. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 84. orr.

Aski zuen hori, ikusten zuten guztien ederra irabazten baitzuen Esterrek berez. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 132. orr.

· Mundu guztiaren gorrotoa irabazi dut ekintza honekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 337. orr.

Hedabideetan halako oihartzuna eta sona irabazi badu, zeresana zuelako eta duelako izango da. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 154. orr.

Jakinik (uste dut) ene bihotza betiko zuela irabazia. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 95. orr.

6 borroka, lehiaketa, txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu.

Irabazi edo galdu, ez da erdi-biderik. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 56. orr.

Gerrak galdu edo irabazi egiten dira eta guk galdu egin dugu. Jon Maia   «Riomundo» - 137. orr.

Baina lege onean irabazi hion, bai, jauna. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 354. orr.

Irabazten badidak, Lancelot ohorerik gabe joango duk hemendik; nik irabazten badiat, salatari gezurti bat besterik ez haiz izango. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 84. orr.

1054an bere anaia Fernando I.ak, Kastilla eta Leongo erregeak, gerla irabazi zion eta bizia kendu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 107. orr.

Iruditzen zitzaidan gudu bat irabazi nuela, txikia baina erabakigarria. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 59. orr.

Harry eta Dudley berehala hasi ziren borroka sutsu baina isilean [...] Dudleyk irabazi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 37. orr.

Norbaitek bizkarrean kolpetxoak eman zizkion maratoia irabazi izan balu bezalaxe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 74. orr.

Nola berreskuratuko dugu punturik ezin badugu quidditcheko partidarik irabazi? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 222. orr.

Partida ez zen oso ona izan, baina bat eta huts irabazi genion Murtziari. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 116. orr.

Hiru eta bat Bartzelonari irabazi. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 132. orr.

Athleticek irabaztea merezi zian. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 52. orr.

Ukabilketako borrokaldi guztiak irabazi zituen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 110. orr.

Alberto Fujimorik erraz irabazi ditu hauteskundeak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 46. orr.

Beste kuku batek joko liguke orain, hauteskundeetan Carrillok irabazi izan balu... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 10. orr.

Aluak dira irabazi uste duten bakarrak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 253. orr.

· Urte hartan Nobel saria irabazi zuelako. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 13. orr.

Iaz hirugarren saria irabazi genuen, eta aurten lehenaren bila goaz. Josu Landa   «Odolbildua» - 121. orr.

Erromako Joko Olinpikoetan urrezko medaila irabazi zuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 284. orr.

7 (auziak eta kidekoak)

Auzia irabazi egin nuen eta horrek ezagutzera eman ninduen zenbait jende garrantzitsuren aurrean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 304. orr.

Drobiajkini, hilik zegoenez, auzia irabazteak ez zion inolako onurarik ekarriko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 283. orr.

Auzia irabazteko xantza guziak alde zituzten. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 35. orr.

8 (lurralde edi kidekoak)

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

Zuretzat izango da Siken -amortarrei ezpataz eta uztaiaz irabazi nien lurraldea-, zu baitzaitut hobetsia semeetan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 133. orr.

Beraz, inon ezin pausatu, ez gauaz eta ez egunez: Etxamendiren formulazioak gaurko ere berdintsu balio du, gospel berri horrek eremu handiak irabazi baititu bere fedearentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 188. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Eta basoerdi bat atera diot neure kontura, bere eskubide irabazia onartzearekin batera, mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 45. orr.

Ondotxo zekien berak, isiltasunari nekez irabazitako lurraldea baita musikarena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 187. orr.

10 denbora irabazi

-Pentsatuko dut -agindu nien, denbora irabazteko, nahiz eta garbi eduki ez nintzela joango eta ahaleginak egingo nituela Idoia ere joan ez zedin-. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 186. orr.

Erantzun aproposaren bila denbora irabazteko, ez nintzela oroitzen esan nion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 170. orr.

Denbora irabazteko taktika zaharra. Jon Alonso   «Euskal karma» - 50. orr.

Maiatza iritsi zen, eta liburuak irensten hasi zen Andres, ea horrela galdutako denbora irabazten zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 43. orr.

Era horretan beste edonola baino denbora gehiago irabaziko dut. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 170. orr.

Produktibitatea, bestalde, eginkizunen espezializaziotik dator, espezializazioari esker aski denbora irabazten baita. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

Denbora irabazi beharra daukazu, eta irabazten den denbora diruz bakarrik irabaz dezakezu, zure denboratxoa salduz irabazitako diruaz, hain oker ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 31. orr.

11 irabaztearren irabazteko.

Bere ikasliburuaren edizio berri baten zuzenketak egiten laguntzen nion, hartara diru pixar bat irabaztearren. Hik ere edozein kontakizun asmatuko duk, tunika bat eta estalki bat irabaztearren. Gizonak, gero, igurtzi eta laztan egin zion, emakumearen konfiantza irabaztearren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 149. orr.

Gerra irabaztearren giza-duintasuna galtzen duenak, berriz, horixe bakarrik irabaz lezake: gerra. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 71. orr.

Bat-bateko burutazioa izan zen, denbora irabaztearren botatakoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus