Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

distentsio 1 iz harreman, egoera edo kideko baten tentsioak behera egitea.

Zahatoa lagun genuela gazta puska bana jan genuen hirurok, une hartako distentsioa baliatuta. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 92. orr.

Bakea eta distentsioa, ezkutuko elkarrizketetatik baino ez daiteke etor. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 19. orr.

Gobernu autonomoaren eta zentralaren arteko harremanen bideratzearekin sortutako distentsioa dela-eta, [...]. Berria - Ekonomia   2004-06-01

Aldi berean, ekoizpen-ahalmenen distentsioak prezioak jaistera bultzatzen ditu enpresak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 150. orr.

Elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik, hitzezko eta egitezko distentsiotik etorriko da konponbidea. Berria - Harian   2005-01-14

Sumindura distentsio bihurtzeko, inkomunikaziotik elkarrizketara igarotzeko. Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zalantzarik ez dago distentsio prozesu horien balioaz eta efektu politikoaz. Berria - Harian   2006-01-07

Espainiako Gobernuari distentsio neurriak «kemenez» har ditzan eskatu zion, bereziki «euskal preso guzti-guztiak Euskadira hurbiltzeko». Berria - Harian   2005-06-23

Estatuari distentsio politika bati ekin diezaion eskatzen diogu. Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Alderdi eta eragile abertzaleek distentsio keinuak eskatu dizkiote Zapaterori, besteak beste, espetxe politikan aldaketak egin ditzala. Berria - Harian   2006-03-25

Gatazka gainditzeko «distentsio ahaleginak» beharrezko direla. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Egun dauden aukera politikoen aurrerabidea sendotzeko, funtsezkoa da azkar eta erabakitasunez distentsio garai batean sartzea. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

3 ehunez eta lotailuez mintzatuz, luzatze bortitza.

Aitor Lopez Rekarte eskuin hegalekoak, berriz, distentsioa izan zuen. Berria - Kirola   2006-01-20

Eskuin belauneko alboko barne lotailuan distentsioa du aurrelariak. Berria - Kirola   2006-04-04

Eskuin belauneko lotailuetako distentsio baten ondorioz hiru astez jokatu gabe egon ostean. Berria - Kirola   2004-04-16

Erresonantzia magnetikoak uste baino emaitza hobeak erakutsi zituen, ez zegoen zuntz hausturarik, gihar distentsioa baizik. Berria - Kirola   2006-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

distentsio keinuak (4); distentsio neurriak (4); eta distentsio (3); eta distentsioa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus