Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

distiragarri 1 izond distira egiten duena, distiratsua. ik distirant; distirakor.

Denak jantzi zuri eta distiragarriekin apaindurik eta mutil ezin ederragoen itxura hartuta. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 177. orr.

Plaza, batez ere, distiragarria da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 135. orr.

Strass distiragarriz lotzen ziren zapata ikaragarri altuak, zerurik urrunenera iristeko gai ziruditen plataforma sentsualak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 51. orr.

Azken bertsoa laino atzetik irtendako eguzkia bezain distiragarria da, iturriko ura ez da gardenago. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 89. orr.

Filosofiako arazoek kezkatzen duten edozein pertsona argituk bere begiak orri hauetara begira jartzea aski izango du, bere baitan argitasunik distiragarriena piztu dakion. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 41. orr.

2 (izen soila -en atzizkiaren eskuinean)

Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus