Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabiagailu iz irabiatzeko gailua.

1910ean asmatu zen irabiagailua, gaur egun arrautzak edo bestelako lehengaiak jotzeko sukaldean egunero erabiltzen dugun tresna. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 56. orr.

Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 96. orr.

Esate baterako, bakterioen sexu-elkartzea aztertu nahian genbiltzala nire lagun Élie Wollman-i bururaturiko ideia bitxi hauxe: inolako gupidarik gabe banantzea bikote zoriontsu haiek, sukaldeko irabiagailu batean sarturik: bakterioentzako coitus interruptus moduko bat, alegia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 184. orr.

Izeba Petuniak bere irabiagailuan birrindu zituen gutunak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 41. orr.

Galdarara zuzenean jo, irabiagailua martxan jarri, eta sua piztu zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 214. orr.

Ausartzea erabaki genuen, eta hala eginarazi genion auzoko errementariari latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat, eskuzko irabiagailu eta guzti. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus