Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iradoki (orobat iradokitu g.er.), iradokitzen 1 du ad norbaitengan halako gogoeta, ideia edo sentipena ernarazi.

Idazkera melodikoa bilatzen du horren bidez, gauzak zuzenean esan beharrean, iradoki egiten dituena. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 17. orr.

Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion, edo iradokia behinik behin. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

Artistak iradoki nahi duenaz gain, materialak hitz egiten duela dirudi. Berria - Kultura   2004-12-17

Zerbitzarien joan-etorriek eta beren begiratuek alde egiteko garaia zela iradoki ziotenean altxatu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 114. orr.

Ronek, itxaropen handirik gabe, ikusezintasun-kapa erabiltzea iradoki zion, baina Hermionek erabat baztertu zuen aukera hura. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 125. orr.

Jantzi luze loreduna zeraman soinean [...] kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 233. orr.

Haren aurpegiak barren noblea iradoki zidan eta xehetasun horrek biziki lasaitu ninduen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 131. orr.

Usainek iradokitzen omen dituzte oroitzapenak azkarren. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 94. orr.

Ondoan lo zuen neskatoaren gaztetasunak iradoki ote zizkion oroitzapenok? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 44. orr.

Musikaltasuna iradokitzen duten soinu errepikakorrak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 186. orr.

Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean. Berria - Gaiak   2006-01-25

A!, ez ahaztu errimelari ere ukitu txiki bat ematea -iradoki zion ondotik pasatzerakoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

-Zer iruditzen zaizu datorren astelehenean? -iradoki zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 52. orr.

-Deitu Margeri -iradoki zuen osaba Vernonek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 26. orr.

Zingiregi izenak besterik iradoki arren, berezko zingirarik ez dut etxe aurrean. Txillardegi   «Labartzari agur» - 216. orr.

J. E. Amoore-k zera iradoki zuen 1952an: usaimen-mukosaren azaleran dauden forma bereziko kokaleku huts batzuekin loturik daudela zazpi usain mota nagusi. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 138. orr.

Baina hori zuzendariak iradokitako ustea baizik ez zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 167. orr.

Herritarrek hitz erdiz iradokitakoa argiago adierazi zigun don Tirsok berak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 177. orr.

Lizunkerian ez dagoela izugarrikeriarik, lizunkeriak iradokitzen duen oro naturak iradokitakoa delako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 182. orr.

Diafragman zanpatuko balute bezala sentitzen du, eta ez ausentziarengatik berarengatik, hutsaren, azken abandonoaren inpresio samingarri batengatik baizik, objektuen taxukeraren zorrotzak iradokitua. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 253. orr.

2 (konpletiba batekin)

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena Europarako arriskua dela iradokitu zuen: «Ibarretxe Plana aurrera aterako balitz, Euskal Herria Atlantikoko Albania bat izango litzateke». Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 18. orr.

Inori ez zitzaion bururatu iradokitzea itzuli bat egitera joana zela eta laster itzuliko zela. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 45. orr.

Hori dela eta, iradoki izan da animalia batengandik beste batengana transferitu ahal izango litzatekeela oroimena, RNA injektatuz. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 239. orr.

Loewenthal-i telefonoz hots egin eta iradoki zion grebari buruzko zerbait esateko zeukala, eta ez zuela nahi lagunek jakiterik, eta hitz eman zion idazgelatik pasatuko zela, iluntze aldera. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus