Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iradokitzaile [50 agerraldi, 19 liburu eta 23 artikulutan] izond iradokitzen duena. ik iradokigarri; iradokor.

Batzuei irudiak lehorrak direla irudituko zaie, eta besteei, iradokitzaileak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 194. orr.

Hausnarraldi hitza ez dago gaizki hautatua, iradokitzailea da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 60. orr.

Gau epel batean urtu zen kandelaren eite iradokitzailea. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 51. orr.

Sinbolo iradokitzaileen bidez. Berria - Kultura   2004-03-23

Emakumeak, senez, haurra nahi du lehendabizi; baina naturak beste forma poetikoago, iradokitzaileago batez jantzi behar du desira hori, eta maitasuna osatzen duten gezur horiek, errezel horiek sortzen ditu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 285. orr.

Bidaian zehar emakumearekin hizketan hasiko da narratzailea, eta gezur iradokitzailez beteriko istorio bat entzungo haren ezpainetatik. Iban Zaldua   «Traizioak» - 28. orr.

Gure legeek debekatu egiten dituzte iradokitzaileak deituriko itaunketak epaiketetetan [...] delituarekin zerikusi zuzena dutelarik, erruztatuari bat-bateko erantzuna iradokitzen diotenak, alegia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus