Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragan2 1 iz iraganaldia.

Iragana orain eta oraina iragan bihur daitezen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 47. orr.

Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 176. orr.

Iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 184. orr.

"Gaur zortzi" iragana izan liteke, eta izan liteke etorkizuna ere. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 23. orr.

Iragana orainaldiaren bila joango zen, azkenik, eta orainaldiak iragana zapuztuko zuela espero zuen Agnèsek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 238. orr.

Neronek ere banekien iragana arbuiatzeak oraina beti jartzen duela dantzan eta nortasuna kolokan.Ez zait historia gustatzen, ezta iragana ere. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 44. orr.

Iragana ezagututa, hobeto bideratuko dugu geroa eta, geroa ziurtatuta, iraganean sakontzeko oinarri sendoagoa eta bitarteko ugariagoak izango ditugu. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 107. orr.

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 131. orr.

Badakit iragana ezin dela ezabatu, behin gertatua betirako dela gertatzen. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 111. orr.

Zure iragana astuna da. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 141. orr.

Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 117. orr.

Zientzia bat sortzean bere iraganeko ideologiaz askatuz eta iragan hori ideologiko bezala agerraraziz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 11. orr.

Iraganaren zatiak bata-bestearekin itsastea dut lana... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 210. orr.

Iraganari adabakiak jartzen dizkiogula diozu... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 423. orr.

Orain eta betiko, iraganak markaturik nago. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 70. orr.

Iraganean, bere ile bikain nahasia luze eraman izan zuen. hobe familiaren iraganean handitasun bila arakatzen ez hastea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 87. orr.

Autoa nire iraganeko bizitzako aztarna bat zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 170. orr.

Iraganetik datozkion hitzekin oraina interpretatzen duten bihozkadak idatziz. Pako Aristi   «Note book» - 25. orr.

Iragana ez dago atzean, alboan baizik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 183. orr.

Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 175. orr.

Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 65. orr.

2 (izenondoeekin)

Ez etorkizun berri baten atarian, iragan ilun baten lauzapean baizik. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 112. orr.

Iragan ezkutu baten misterioa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 120. orr.

Iragana legitimatzearen aurka zegoen ETA, iragan hori Lauaxetaren iragan heroikoa bazen ere. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 29. orr.

Iragan hurbilak ez zeukan jada mezularien premiarik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 163. orr.

Lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 82. orr.

Euliak bazuen jada atzetik iragan luze bat zientziaren munduan, luzaro izan baitzen genetisten material hauta. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 78. orr.

Iragana iragan huts zen, atzean lagatako denbora alferrikakoa. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 50. orr.

Munduaren iragan osoa guztiz alferrikakoa izanen litzateke. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 125. orr.

Antzinatasuna eta aretoan barrena barreiatutako dibanak, horra bere iragan loriatsuaren ezaugarri bakarrak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 19. orr.

Zer ote zerabilen gogoan? haren iragan ohoretsua, orotaz mintzatu eta orotan azken hitza berea izateko eskubidea ematen ziona. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 150. orr.

Iragan ahaztu baten argi dirdai igarokor batzuk. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahaztu beharreko iragan zati baten gisa ikusten dutela esan zidan Ritak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 60. orr.

4 (gramatikan) lehenaldia, iraganaldia.

Honela, ingelesez, maila morfemikoan the, boy, S, iragana, come, eta antzeko sinboloak dauzkagu, eta hauekin the boys came "mutilak etorri ziren" esaldia itxuratzen duen the+boy+S+come+iragana katea osa dezakegu. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 147. orr.

Hau da, iragana elementua ISsing edo ISpl elementuaren ondotik ager daiteke. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 162. orr.

Gadierazpenean, esanahiaren antzekotasuna ez da iluntzen, iragana morfema agertu egiten baita bai took eta bai baked aditzen itxurapen morfemikoan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 164. orr.

Plurala osatzeko, berriz, -zki aukeratu zen (zaizkit, ez zaitzit / jataz), eta zit-dunak iragana egiteko: zitzaidan (ez zaitan / zautan / jatan). Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 171. orr.

5 igarotzea.

Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

Denboraren eta astiaren iraganak bertze kadentzia bat hartuko du egoera berri horretan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

Marrubiak bil ditzakegula denboraren iraganak nekez hondatzen dituenak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 113. orr.

6 iragan-min (orobat iraganmin) nostalgia. ik oroimin.

Izan garenaz eta garenaz badihardu ere, ez dago Oteizaren begiradan iragan-minik eta nostalgiarik batereHamabi urterekin, eta iragan-minez... Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 172. orr.

Baina ez da iragan-mina Rothek bizi duena. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 171. orr.

Zikoinak, ostera, azkenik Marrakexera onik heldu den honetan ez du oroimin edo iraganminik eta, pozarren, bizpahiru itzuli egin ditu Hiri Gorriko Xmáa el Fná azoka gainean. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 90. orr.

Ez nuen beste behin goizean esnatu eta ohe zabalean iragan-minik edo inoren ausentziarik sentitu nahi. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 22. orr.

Inork ez daki oraindik zer den funtsean batzuetan etorkizunaren grina bihurtzen den iragan-min, xangrin edo dena delako gaitz hori. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

arrakastatsuki iragan (11); bere iragan (13); bestak iragan (14); bozak iragan (23); denbora iragan (17); ederki iragan (98); eguna iragan (30); ehorzketak iragan (23); elizan iragan (44); etxean iragan (11); ezkontza iragan (18); goxoki iragan (11); herrian iragan (14); hobeki iragan (16); igandean iragan (21)

iragan abenduan (31); iragan abenduaren (20); iragan abuztuaren (20); iragan apirilaren (32); iragan arte (14); iragan aste (45); iragan astean (524); iragan asteartean (35); iragan asteazkenean (41); iragan asteburu (56); iragan asteburuan (88); iragan asteburuko (11); iragan asteko (37); iragan astelehenean (51); iragan azaroan (23); iragan azaroaren (32); iragan denbora (13); iragan denboraldian (64); iragan denboraldiko (46); iragan ebiakoitzean (31); iragan egun (22); iragan ekainaren (35); iragan ekainean (24); iragan hilabetean (23); iragan hilean (18); iragan igande (16); iragan igandean (194); iragan igandeko (14); iragan ilabete (25); iragan irailaren (20); iragan jardunaldian (19); iragan larunbat (18); iragan larunbatean (216); iragan maiatzaren (27); iragan maiatzean (31); iragan martxoan (31); iragan martxoaren (61); iragan mende (34); iragan mendean (13); iragan mendearen (11); iragan mendeko (18); iragan nuen (16); iragan ondoan (38); iragan ondoren (19); iragan orduko (11); iragan ortzirale (11); iragan ortziralean (21); iragan ostegunean (58); iragan ostiralean (85); iragan otsailaren (25); iragan otsailean (18); iragan sasoian (110); iragan sasoiko (23); iragan udan (27); iragan urrian (19); iragan urriaren (37); iragan urtarrilaren (38); iragan urtarrilean (14); iragan urte (17); iragan urtean (103); iragan urteko (79); iragan uztailaren (25); iragan uztailean (21)

larunbatean iragan (13); nagusia iragan (17); nola iragan (56); ondotik iragan (17); onean iragan (21); ongi iragan (49); ontsa iragan (25); parisen iragan (11); urteak iragan (16)

arras ederki iragan (13); biltzar nagusia iragan (15); ederki iragan dira (22); ehorzketak iragan dira (21); ezin hobeki iragan (13); giro onean iragan (12); iragan aste hortan (22); iragan astean zendu (50); iragan asteburu hortan (53); iragan egun hauetan (14); iragan ilabete hortan (18); iragan larunbatean ezkondu (18); iragan mende hortan (20)

bere iragana (20); iragana ahaztu (13); iragana eta etorkizuna (16); iragana eta oraina (16); iraganeko gauza (17); iraganeko gauza baten (12); iraganeko kontua (17); iraganeko kontuak (19); nire iragana (13)

biltzar nagusia iraganen (17); eguna iraganen (11); etxean iraganen (13); gelan iraganen (16); igandean iraganen (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus