Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iraganaldi 1 iz denbora iragana.

Horra zergatik, gauza baten irudia, bere soilean harturik, berdina den, nahiz geroaldiari nahiz iraganaldiari nahiz orainaldiari dagokiola. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 271. orr.

Ez naizela nire etorkizun eta iraganaldi posibleez gehiago arduratuko. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 121. orr.

Lisaren gertutasunak lagundu zion iraganaldia garden ikusten. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 155. orr.

Garagardo zurrutada batek ekarri zuen iraganalditik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 46. orr.

Emazte xaharraren buru ona eritasunak higatu, leundu eta klikatu zuen, sailez sail ezabatu, orainalditik iraganaldirako bidaian, geroaren irudikatzeko ahalmenaz arras desjabetua zela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 180. orr.

2 (gramatikan) lehenaldia.

Iraganaldiko hirugarren pertsonetan ø- dago mendebaleko hizkera gehienetan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 117. orr.

Bizkaiko herri batzuetan batez ere, orainaldiko adizkiei -n gehituaz eratzen dira iraganaldikoak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 201. orr.

Euskara nafarreko alderdi baten -a- erroa erabili ohi da trinkoen iraganaldian: zakien, zagoen, zabilen tankerakoak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 199. orr.

Iraganaldi burutugabea, geroaldia eta aoristoa desagertzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus