Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

daktilografo (Egungo testuen corpusean 20 agerraldi) 1 iz ogibidez testuak makinaz idazten dituen pertsona. ik mekanografo.

Angiola Jolanda Coppa, daktilografoa garai hartan Einaudi argitaletxean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 285. orr.

2 (gutxiesgarria)

Kaleratu berriari ongietorria egin ziotenean, hantxe agertu ziren EAJko eta Jauriaeneko daktilografo horiek euren antzezle dohainak jendaurrean erakustera. Jokin Urain   «Errotarria» - 189. orr.

"Torturak?" esango dute daktilografoek; "epaileek erabaki beharko dute", "ez da demostratu torturatu dituztenik". Jokin Urain   «Errotarria» - 191. orr.

3 (izenondo gisa)

Gutxi ziren: bera, argitaratzailea, biltegizain bat eta emakume daktilografo bat, Coppa andereñoa zeritzana. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 163. orr.

Orgia bizi bat hasten zen bertan, denak harrapatzen zituena, lumagabeko emagazte daktilografoak zein ilegabeturiko gizaseme kontulari, orduko zuzendaritik hasi eta behe-beheko postuetaraino, atezainak barne, elbarri zibilak baitziren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hemeretzi urterekin, ordurako daktilografo-postuan, meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus