Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragazi [115 agerraldi, 61 liburu eta 15 artikulutan], iragaz, iragazten 1 du ad irazki edo kideko batetik igaroarazi. ik irazi. (isurkari bat)

Ura iragazi eta irakin beharko dugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 193. orr.

Sistema hark ura tankeetara sartu aurretik iragazteko aukera eskaintzen zuen. Berria - Gaiak   2004-02-17

Gatza gehitu beharko zaio eta iragazi egin beharko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4050. orr.

Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira. Berria - Gaiak   2004-07-02

Ez ditu osagai horiek degradatzen, zeluletako hormetatik iragazi eta haien eragin toxikoa murriztu baizik. Berria - Gaiak   2004-08-24

Lehenik, odola iragazten da: globuluak eta plasma utzi egiten dira, baina ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 191. orr.

·2 da/du ad gorputz solido batek bere hutsuneetatik isurkari bati igarotzen utzi; horrelako gorputz batetik isurkari bat igaro.

Nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 125. orr.

Putzu handiak zeuden, lurrak ezin zuenez hainbeste ur iragazi. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 139. orr.

Ura tantaz tanta iragazten da eta perla luzetan egiten du negar leizeen bobedatik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

3 (argia eta kidekoak)

Ate irekitik iragazten zen argi jarioa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 378. orr.

Bat-batean argi izpi batzuk iragazi ziren hostoen artetik ustekabean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 620. orr.

Izan ere, eguzkiko izpi ultramore mota bat iragazten du [ozono geruzak]. Berria - Gaiak   2004-07-11

Parisko ikuspegian zabalik ageri ziren leihotxoetatik iragazitako argi-izpi ñimiñoen itzalpean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 122. orr.

Tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 409. orr.

Eguzkiaren urtebeteko bero ongi iragazi horrek, den-dena urtuko luke. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 153. orr.

Begiak irekitzerako norbaitek barruan kolore beluri bat iragazi balit bezala. Pako Aristi   «Note book» - 97. orr.

Beste kolore batzuk ere azaltzen dira, «geruza beltz batek iragazita». Berria - Kultura   2004-06-20

4 hed

Belarriak zolitu zituen eta soinua garbi irtsi zitzaion, lagun zituen zarata eta hots guztiak iragazita bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 31. orr.

Liderrak bestondoaren galbahetik iragazitako irri-modua egin zuen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 25. orr.

Kafeak eta ogi-xigortuak isuritako usaina nonbaitetik iragazia zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 193. orr.

Paduren usaina etxe barnera iragazten zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 433. orr.

Orkestraren zalaparta halleko ate birakarietan zehar iragazi zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 343. orr.

Hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 140. orr.

Orduak eman nitzakeen hondartzan, hondarra hatzen artetik iragazten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 248. orr.

Lainoa atariaren azpitik iragazten zen, geldi-geldi igotzen joanen zen eta dena itoko zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 131. orr.

5 irud

Ur masak mingostasuna iragazten du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 323. orr.

Hoztasun lanbroak nahi gabe iragazten utzi duen tristura usain batez. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 60. orr.

Ramsay jauna handik ehun pausotara egonda ere, zuri batere hitz egin gabe ere, zu ikusi gabe ere, iragazi egiten zen, nagusitu egiten zen, bere burua gailentzen zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 149. orr.

Lehen gai-zerrenda gaurkotzen saiatu ziren, hura Kuhnen galbahetik iragaziz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 157. orr.

Euskalduntasunetik pentsatzeari ekin zioten frantses kulturatik eskuraturikoa galbahetik iragazi ondoren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 322. orr.

Artistak zalantzaren galbahean iragazten ditu bere arreta artistikoa bereganatu duten gorabeherak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 94. orr.

Harrigarri da halako albistea Hierroko zentsuratik iragazi izana. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 35. orr.

Idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 173. orr.

Ni, nolanahi ere, ahalegintzen naiz beti emozioa burmuinetik iragazten. Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Garunaren tolesduretatik iragazitako teoria elaboratuetan. erromantizismoa Espainian, aurretik arima espainolaren teoria erromantikoak erromantizismoa bera iragazita sartu da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 28. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Maitasuna zen, pentsatu zuen Lilyk, oihala mugitzeko itxura eginez, eta gainera destilatua eta iragazia. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 51. orr.

Egunaren argi iragaziak oroimena desegiten du, bihurtzen du hauts-izpi, argitan igeri. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 354. orr.

Ur iragazia edango nuke, eta aire esterilizatua arnastu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus