Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iraingarri 1 izond iraintzen duena. ik iraintzaile.

Puxika bat baino ez nintzen ja, giza izaeraren karikatura iraingarri bat. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 125. orr.

Beste askok ere barre egiten zioten eta hitz iraingarriak esaten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 467. orr.

Emaztearen aurrean hitz gogor eta iraingarri batzuk esateko zorian egon zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 461. orr.

Hala adierazi zuen, askoz ere hizkera iraingarriagoarekin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 151. orr.

-Koldarra haiz gero -errepikatu zuen gazteak, ahots iraingarriagoarekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 390. orr.

Egin dezatela barre, asma ditzatela txantxa iraingarriak: aspertuko dira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 232. orr.

Grialaren bila ari dira naziak? -galdetu nion, ironia kutsu ia iraingarri batez. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 108. orr.

Montanerrek halako segurtasun iraingarri samar batez hitz egiten zuen gauza guztiez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 29. orr.

Mugitzean, haren aldakak eta bular harroa modu iraingarri samarrean nabarmentzen ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 94. orr.

Bidenabar, gauza iraingarri samarrak esan zituzten gizon argalei buruz: besteak beste, ez zirela gizakiak, zotzaren antzeko zerbait baizik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 235. orr.

Ama, ordea, hitz iraingarri haiek ezin jasanik, kolpetik zutitu zen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 354. orr.

EAri iraingarriak iruditu zaizkio Aznarren agur hitzak. Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Probokazio iraingarria eta onartezina da. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 196. orr.

Kaleratze iraingarri baten laidotik libratu baitzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 131. orr.

Gero, zerri-gorotza bota dute egur-pilaren gainera, emakumearen heriotza iraingarriagoa gerta zedin. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 156. orr.

Esklabo berria otzana izaten da boteretsuekin, zuria goian dauzkanekin, koldarra indartsuagoekin; irentsiko du umiliaziorik iraingarriena ere ordaindu beharreko tasa baten moduan. Pako Aristi   «Note book» - 103. orr.

2 (izan aditzarekin)

-Eskutitz hori iraingarria da -esan zuen bisitariak. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 195. orr.

Nondik nora da iraingarria hi hitza? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 402. orr.

Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 198. orr.

Urkatu behar zuten gizonaren alaitasun zentzugabe hori iraingarria zen espetxearentzat eta exekuzioarentzat berarentzat. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 36. orr.

Barregarria duk hire harropuzkeria, hire jokabidea iraingarria, eta hi hemen, nire lorategian egotea guztiz zentzugabea. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 98. orr.

Iraingarria eta mingarria da Erramun Osak egin duen egoeraren azterketa aseptikoa. Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Faxisten laguna izatea baino iraingarriago zaio idazleak katuei jaten okela ematen diela ikustea. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 194. orr.

Haren irribarrea iraingarri zitzaidan, laneko gauzetan, birritan aipatu dudan bezala, arduratasun pertsonifikatua bainaiz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 145. orr.

3 (adizlagun gisa)

Errukia bertute bat dela, errukitzaileak maiz ezkutatu eta mozorrotu beharrekoa, errukituari apalgarri eta iraingarri gerta ez dakion. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 236. orr.

Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 52. orr.

Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus