Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakasbide (orobat irakaspide) 1 iz zerbait irakasteko bidea. ik ikasbide.

Irakasbide hauetan hezten zituen aita onberak bere seme berriak, ez hitzez eta ahoz bakarrik, baizik eta egitez eta egiaz batez ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 209. orr.

Irakasbiderako liburu aproposak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 262. orr.

Wolffen irakaspidea eta aldi berean arrazoimen hutsaren jardunbidea bera ere arbuiatzen dituztenek zientziaren girgiluetatik askatzeko asmoa besterik ez dute, eta lana jolas, ziurtasuna iritzi eta Filosofia filodoxia bihurtzeko asmoa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 29. orr.

Horrenbestez, honako hau zen irakasbidea: norbera prestua izanda ere, bizitzako ezbeharrak onddoak bezala ateratzen dira eta piztiak bezala sufritzera behartzen zaituzte. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 100. orr.

Irakasbidea: Zein da ipuin honetatik atera behar duguna? J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 122. orr.

Sentimenduaren bide errazetik jotzea bertuterantz, eta gaiztakeriatik urruntzea, arazoei ihes egin beharra azpimarratuz, hutsik egiten ez duen irakasbidea baita hau. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 114. orr.

Lehenari behatu eta aukeren ondorio noraezekoak baino ezin ikus ditzakegu, eskarmentu edo irakasbide. Berria - Kultura   2004-12-11

Eskola elebidünetan beste 140 haurrek ikasgei zonbait eüskaraz dütüela kontütan hartürik ere, eüskararen irakasbidea zinez kinta txarrean dela erraiten ahal da, zorigaitzez. Herria   2002-12-12

2 (izenondo batekin)

Iazko Ligako Finala irakasbide ona izan da eta ikasi dugu. Berria - Kirola   2006-04-12

Irakasbide ederra izango da horrelako gizon bat ezagutzea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 440. orr.

Berezko buruargitasunari esker, susmatzen zuen ez zela horrela irakatsi behar, baina ez zekien zein zen irakasbide zuzena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 374. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus