Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakaskuntza 1 iz irakastea; irakastea hornitzen den bitarteko, bide eta pertsonen multzoa.

Ikerketa irakaskuntza bezain inportantea den leku batean bizi. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 65. orr.

Maimonek irakaskuntzon xedeak azaltzen ditu, eta beraiez ohar gaitezen lortzen saiatzen da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 21. orr.

Ez da egokia, hortaz, irakaskuntzan, zailen eta sakonenetik hastea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 87. orr.

Nola antolatzen den irakaskuntza, nola ikerkuntza, eta nola unibertsitateak gizarteratzen duen bere jakinduria. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 13. orr.

Baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Herri hizkerak irakaskuntzan aintzakotzat hartu beharraz. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 256. orr.

1900ean, bigarren irakaskuntzako 59 Instititu zibil bakarrik zegoen Estatu espainol guztian. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 113. orr.

Irakaskuntza ertaineko ikasleentzat. 20348

Iraila iristean, bigarren mailako irakaskuntzan sartuko ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 33. orr.

Irakasleak ez dira irakaskuntzan parte hartzen duten langile bakarrak. hemezortzi urte egin ditut irakaskuntzan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 114. orr.

Liburu hau urtetako irakaskuntzaren emaitza da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 17. orr.

Atenasera itzultzean, Akademian jarraitu zuen irakaskuntzan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 44. orr.

Aristotelesek dozena bat urtetan jarraitu baitzion Platonen irakaskuntzari. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 44. orr.

Helburua euskarazko irakaskuntza sustatzea da. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Bertsolaritza hizkuntza edo literaturaren irakaskuntzarako eduki eta osagarri bezala erabiltzea. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 43. orr.

Urteetako fraide eta apaizen irakaskuntzak ateo eta ezkertiar bihurtu ninduten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 91. orr.

Irakaskuntzako hiru sareek, pribatuak, publikoak eta Ikastolek. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Arturo Martinez Rosek, CCOOko Irakaskuntzako arduradunak. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Irakaskuntzako profesionalei dei egin zien hedabideak erabiltzeko. Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Europako Goi Irakaskuntzako Eremua diseinatzeko prozesua. Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak. Berria - Harian   2005-09-10

Espainiako Irakaskuntzaren Kalitate Legearekin (LOCE). Berria - Euskal Herria   2004-04-03

2 (izenondo batekin)

Irakaskuntza publikoko kide batek. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 14. orr.

76 haurren gurasoek irakaskuntza elebiduna eskatu dute. Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Irakaskuntza akademikoarekin zuzenean loturik dauden arazoetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 61. orr.

Baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Irakaskuntza ez unibertsitarioan euskal curriculumaren inguruko eztabaida zabaldu dela. Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Irakaskuntza Publikoko Ministerioan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pentsamenduaren historia periodo eta eskolatan sailkatzea [...] irakaskuntza-sisteman ezinbestekoa izan arren, arras artifiziala da. Lehen irakaskuntza maila bukatu zuen Hemiteko lehenbiziko haurra izan zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 75. orr.

Irakaskuntza-programen interesen arabera. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 273. orr.

Berarentzat irakaskuntza prozesua ez zen soilik ezagueraren transmisioa. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 115. orr.

Elkarrizketa berreskuratzea, irakaskuntza metodo gisa. Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan. Herria  

Literatura, publizitatea, irakaskuntza testuak, kazetaritza, esaera zaharrak, [...] denetan zer ikusi eta zer ikasi izango dugu. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 14. orr.

Eta asmoz eta asmamenaz itzuli nintzen irakaskuntza urteetara, orain bezala. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 51. orr.

Euskarazko irakaskuntza mota guztien eskaintza bermatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Hitzarmen Berezitik kanpo gelditu zen irakaskuntza alorreko neurriak indarrean jartzea. Herria  

Ikastolen irakaskuntza eredua. Itxaro Borda   «%100 basque» - 198. orr.

Irakaskuntza gaitasunak. 20379

Ez da inoiz zinezko irakaslea izan; irakaskuntza-erakunde eraldatu eta, bere irudiko, zikiratu honetan inoiz baino lekuz kanpoago dago. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 11. orr.

Generalitateko Irakaskuntza kontseilari Josep Bargallok. Berria - Euskal Herria   2004-02-06

MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 8. orr.

Mende berriko irakaskuntza estiloei. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 60. orr.

Lehenengo eta behin, irakaskuntza hizkuntzak euskara izan behar du. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Irakaskuntza mundua betidanik berea izanen zuela argi zuen. Berria - Kultura   2004-05-05

Gaur egun dauden irakaskuntza zentroak. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Oihal batek bitan banatzen zuen irakaskuntza-gela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 123. orr.

Irakaskuntza Berrikuntzarako errektoreordea. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

· Udako ikastaroen «irakaskuntza-bilgune» izaera nabarmendu zuen mintzaldian. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unibertsitate irakaskuntzarako egiten den ahalegin ekonomikoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 182. orr.

Hizkuntz irakaskuntzan fonetikaren erabilera bultzatzea. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 99. orr.

Nazioarteko kirol irakaskuntzako adituak ekarri eta kirolerako talentua duten 10 urtetik gorako mutilentzako eskola berezia sortu dute. Berria - Kirola   2006-02-07

Gizaki guztiengandik [...] espero da erlijio-irakaskuntzak entzun ditzaten. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 21. orr.

Kongresua egin zuten atzo CCOO-Irakaskuntza sindikatuko kideek. Berria - Euskal Herria   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

derrigorrezko irakaskuntza (5); euskal irakaskuntza (3); euskara irakaskuntza (3); euskararen irakaskuntza (9); euskarazko irakaskuntza (20); goi irakaskuntza (4); historiaren irakaskuntza (3)

irakaskuntza alorrean (3); irakaskuntza alorreko (6); irakaskuntza arloko (3); irakaskuntza bermatzeko (4); irakaskuntza bermatzen (3); irakaskuntza elebiduna (6); irakaskuntza eredua (5); irakaskuntza ertaineko (3); irakaskuntza hobetzeko (3); irakaskuntza izan (3); irakaskuntza mota (4); irakaskuntza programa (3); irakaskuntza prozesuan (3); irakaskuntza publikoa (4); irakaskuntza publikoak (4); irakaskuntza publikoan (10); irakaskuntza publikoaren (6); irakaskuntza publikoko (18); irakaskuntza sistema (9); irakaskuntza sistemak (3); irakaskuntza sisteman (4); irakaskuntza sistemaren (4)

ohiko irakaskuntza (3); unibertsitateko irakaskuntza (4)

; irakaskuntza ertaineko ikasleentzat (3); irakaskuntza eta ikerketa (14); irakaskuntza eta ikerkuntza (5); irakaskuntza publikoko eragileek (3); irakaskuntza publikoko mahaia (3)

euskararen irakaskuntzak (3); euskarazko irakaskuntzak (6)

bertsolaritza irakaskuntzan (3); esperientzia irakaskuntzan (9); estresa irakaskuntzan (3); euskadiko irakaskuntzako langileen (3); euskal irakaskuntzan (3); euskara irakaskuntzan (7); euskara irakaskuntzan sartzeak (3); goi irakaskuntzako (3); irakaskuntzan aitzindari (3); irakaskuntzan diharduten (3)

espainiako irakaskuntzaren (3); euskal irakaskuntzaren (3); euskararen irakaskuntzaren (4); euskarazko irakaskuntzaren (25); irakaskuntzaren alde (7); irakaskuntzaren aldeko (4); irakaskuntzaren alorrean (4); irakaskuntzaren bitartez (3); irakaskuntzaren eskaintza (3); irakaskuntzaren esparruan (3); irakaskuntzaren inguruko (3); irakaskuntzaren kalitate (5); irakaskuntzaren kalitatea (6); irakaskuntzaren munduan (3)

espainiako irakaskuntzaren kalitate (3); euskarazko irakaskuntzaren alde (5); euskarazko irakaskuntzaren aldeko (4); euskarazko irakaskuntzaren eskaintza (3)

euskararen irakaskuntzari (3); euskarazko irakaskuntzari (10); irakaskuntzari buruz (4); irakaskuntzari dagokionez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus