Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gorrixka (224 agerraldi, 85 liburu eta 9 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.101 agerraldi; orobat gorriska 21 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 55 agerraldi) 1 izond gorriaren antzekoa, gorrirantz jotzen duena. ik gorrizta; gorrasta; gorrail; gorrikara.

Gizonak azal gorrixka eta beltzarana zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.

Zauriaren lekuan arrosa gorrixka baten itxurako haragia sortu zitzaiola. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1095. orr.

Katu-ile gorrixka luze batzuk. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 206. orr.

Ardiak alatzen diren zelai gorrixka baten gainean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 158. orr.

Lur guztia orbel okre gorrixka batek estaltzen zuen. Jokin Muñoz   - 141. orr.

Distira ahul gorrixka bat ikusten zen zerumugan ekialdera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Handia, mozkotea eta aurpegi gorrixkakoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Lur-zerrenda batzuk, harea, zingirak berriro, noiz berdeak, noiz gorriskak, ezpain-lapitzaren kolore. hotz lehorra eta gosea ohi ditu bere fruituak: haize gorrixa deitzen zioten inguru hauetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Osasun ona adierazten duten masail zuri-gorrixkak. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.

Animalia mesfidati baten begirada zuen, bere txima hori-gorrixken azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Galtzerdi-pare marroi gorrixka eskuan zuela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Gas sutegi txiki baten gar apal urdin-gorrixten gainean Zuriak orban arre-gorrixkekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

· izond Ez zen begitarte itsusiko neskatxa; luzexka bai, argala, ile gorrixka. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

3 (erkaketetan)

Haragia bezain gorrixka zen zeru hartan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrats gorrixka (3); bere ile gorrixka (3); distira gorrixka (4); gorri eta gorrixkak (3); ile gorrixka (6); ile gorrixka orrazten (3); kolore gorrixka (4); mantxa zuri gorrixka (3); marroi gorrixka (5); orban gorrixka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus