Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakaspen 1 iz norbaitek irakasten dituen ideien, adigaien, jokamoldeen multzoa.

Hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: "Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba". Elizen arteko biblia   Eg 15,1

Mundu, jende guziei Jesusek eman irakaspena :”Denek elgar maita ezazue”. Herria   2005-09-01

Esopok irakaspena ateratzen du ondoren: jainkoaren aurrean ezin da ezer ezkutatu, hari ezin zaio ziririk sartu. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 44. orr.

Jaits bedi nire irakaspena euria bezala, isur bitez nire esanak ihintza bezala. Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Ene seme, ez ahaztu nire irakaspena eta izan gogoan nire aginduak. Elizen arteko biblia   EsZ 3,1

Zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Elizen arteko biblia   1 J 2,27

Nire onetik ateratzen nau Elizaren irakaspenak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 12. orr.

Ez dezagun bederen nehoiz ahantz bizitze iraganak eman irakaspena! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 169. orr.

Beharbada ahaztu dugu Lafitte-Tournier-en irakaspena cité, pays adieran, herria baita eta citoyen, herritarra. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 30. orr.

Irakaspen ona izan liteke izurria. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 23. orr.

Irlandako prozesuko «irakaspen» bat aipatu zuen: prozesua zenbat eta gertuago, aldeetako batek -hots, ezker abertzaleak- orduan eta eraso gehiago jasango dituela. Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Irakaspena, ez da gandorra behar baino gorago ibili behar. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 41. orr.

Zein da zuen ikerketatik atera behar den irakaspen nagusia? Berria - Gaiak   2004-11-11

2 pl

Nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue. Elizen arteko biblia   1 Ko 11,2

Irakaspen okerrak zabalduz. Elizen arteko biblia   Eg 20,30

Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren. definizio Horrek bere baitan biltzen zituela Pio XII.aren, eta Vatikanoko II. kontzilioaren irakaspenak. Elizen arteko biblia   Eg 2,42

Seme, entzun aitaren oharrak eta ez baztertu amaren irakaspenak. Elizen arteko biblia   EsZ 1,8

Entzun arretaz jakintsuen esanak, gogoan hartu nire irakaspenak. Elizen arteko biblia   EsZ 22,17

Krisiaren irakaspenak. Berria - Euskal Herria   2004-01-23

2001eko irailaren 11tik atera dituen irakaspenak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 133. orr.

Historiak eman zien horretarako irakaspenik ugari. Jokin Urain   «Errotarria» - 149. orr.

Arrazoimen hutsaren kritika bi zatik osatzen dute aurkibideak dioenaren arabera: osagaien irakaspen transzendentalak eta metodoaren irakaspen transzendentalak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 7. orr.

Sabethek hasieratik hartua zuen bere gain Baedeker-a zabaldu eta niri irakaspenak emateko erantzukizuna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 174. orr.

Hamazazpi urte zituela, Edinburgon kimika-irakasle zen Lyon Playfair-en irakaspenak jasotzera bidali zuten. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 84. orr.

Sarriegik arretaz jarraitu zien Santesteban maisuaren irakaspenei. Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Errepublikako eskoletan ezin omen da frantsesez ez den irakaspenik eman. Herria   2002-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

D irakaspen modeloari ateak zabaltzen dizkio erakaskuntza publikoak. Herria   2001-09-13

Ez gaitezen haur izan, edozein irakaspen-haizek astinduak eta harat-honat eramanak. Elizen arteko biblia   Ef 4,14

Gauza ote zen isiltzeko, eta irakaspen-saioetan entzun zuena bere baitan gordetzeko? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 123. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Astronomia, kosmogonia, kronologia, biologia, fisika, psikologia... txandaka guztiak hartu eta berregin ziren erlijio-irakaspen ezarriarekin bateraezinak ziren bideetatik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 117. orr.

Arras zaila da kokaren urrezko garai haren laburpena egitea, baina bizitza-irakaspen handia eman zigun. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 148. orr.

Bizi-irakaspen ederra. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 76. orr.

Apaltasun-irakaspena izan beharko genuke, badaezpada ere, liburuak egiten ditugun guztiok. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 47. orr.

Nork ikasten ditu errazago etika irakaspenak, ikasleek edo politikariek? Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ez diezadala eman demokrazia irakaspenik. Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Haren bake, harmonia eta apokalipsi irakaspenak jaso zituzten Botticellik eta Lippik, zuzenean lehenengoak eta Savoranolaren jarraitzaileen bitartez bigarrenak, eta biek ala biek beren obretara eraman zituzten. Berria - Kultura   2004-03-15

Esprinterrak kokapen eta konfiantza irakaspena eman zion Zabel zailduari. Berria - Kirola   2004-09-10

5 irakastea, irakaskuntza.

Euskararen irakaspena bermatzea. Herria   2005-02-27

Hizkuntzaren irakaspena haur orori helarazteko. Berria - Mundua   2004-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus