Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idurikatu, idurika, idurikatzen du ad imajinatu.

Hainbertze idurikatu bide berria ideki bezain laster, hestea aipatzen daukute gure hautetsiek. Herria   2004-10-21

Nolako geroa idurikatzen ahal du belar tzarrak errotik jalgitzen diren bezala nexka kontzebitu berriak hiltzen dituen herriak? Herria   2005-04-14

Antinaturaltasuna nork idurika lezake, ez bada hortzekilako oilo batek... Berria - Kultura   2004-07-17

Idurika itzazu laurogei oin luze dituzten arbelak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 157. orr.

49 urte badu asiatarren artean dagola misionest eta ez da dudarik bere artaldeak idurikatzen duela orai. Herria   2003-12-04

Klara noragabetua idurikatu nuen, trenputxartua beti, etxera itzuli ezin edo lantokian sartzen ahal ez zela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 264. orr.

Ezin zuten Sara idurikatu herritarrik gabe, eta nonbait hobendun sentitzen ziren haiek sendo eta salbu baitziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus