Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dobla 1 iz tolesa.

Zigarro bat piztu eta lau dobla egindako egunkari bat atera zuen jakaren sakelatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 127. orr.

Emakume zaharrak txintik esan gabe koipeztatu zuen bizkar loratua, eta bi doblako oihal bat lotu zion soineko josi berriari barrutik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 136. orr.

2 dobla egin

"Lisboatik" aterata, gauerdiari aspaldi egina nion dobla, Alde Zaharreko ostatutzar batean anaiarekin topatu nintzenean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 114. orr.

3 dobla-dobla egin doblatu.

Mezua dobla-dobla egin, eta mahaiaren aldaroa zuzentzeko baliatzea pentsatu nuen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 96. orr.

Ez zuen eraitsi, baina dobla-dobla eginda geratu zen gau batean. Jokin Urain   «Errotarria» - 90. orr.

Denak hasi ziren denak barrez, lehen bezala, aurpegiak alaitasunez piztuta eta ahoak zabalik, gerritik dobla-dobla eginda. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dobla dobla (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus