Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurgailu 1 iz euskarri elektromagnetikoan dagoena ikus edo entzungai bihurtzen duen gailua.

Irakurgailutik Beethovenen musikaren KDa kendu zuen Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 296. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Techno 98 jarri zuen azkar laser irakurgailuan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 136. orr.

DVD irakurgailurik ez daukatenek. Berria - Kultura   2004-12-14

CD irakurgailuan ragga kanta bat daukagu, Shaggy-ren ragga indartsu bat. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 117. orr.

Yvesen opus 80 musika airosa jartzen zuen zinta-irakurgailuan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 288. orr.

Azantzarekin batera kasete-irakurgailuan zebilen Stingen Sacred Love zinta berriko melodiak korrok bitxietan amildu ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 322. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dvd irakurgailu (9); dvd irakurgailu bat (3); laser irakurgailuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus