Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurle [2607 agerraldi, 184 liburu eta 709 artikulutan] 1 iz irakurtzen duena; liburu edo aldizkari jakin bat irakurtzen duena. ik irakurtzaile.

Idazle baino lehenago, irakurle naiz. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 41. orr.

Idazleen irakurleak idazleak direnean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 252. orr.

Nik ez dut irakurle jakin batentzat idazten, liburua auskalo non eta auskalo noiz zabaltzen duen ezezaguna da irakurlea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 30. orr.

Testu haien balizko irakurleak neuzkan gogoan: haien iritziak, haien maiseaketa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 73. orr.

Horrelako zer edo zer uler lezake aurreiritzirik gabeko irakurleak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 130. orr.

Nik neuk nahitaezkoa dut hurbileko irakurleen iritzia nire lana justifikatzeko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 351. orr.

Ez dakit irakurleak zer nahi duen; gainera, orotariko irakurleak daude. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 354. orr.

Haien obretan geure kezken oihartzuna eta -batzuetan- galderen erantzuna aurkitzen baitugu noiznahiko eta nonahiko irakurleok. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 8. orr.

Sartzera zihoan eguzkiak gorriz margotzen zituen emakumezko irakurleentzako mahaia, atea, liburuen bizkarrak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 259. orr.

Gara-ren irakurleek merezi dute primizia hori. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 67. orr.

Valverderen itzulpenaren irakurleak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 184. orr.

Lerroon xedea Alderraien Gidariaren irakurlea irakurketan gidatzea da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 7. orr.

Bibliaren irakurleek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 179. orr.

Idazlea irakurlearengandik bereizten duen ibaia zeharkatzeko zubiak dira literatura lanak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 53. orr.

Holako irakurle bat da edozein liburu handi bihur dezakeena. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 95. orr.

Irakurlea ez dela irakurle erraz irakurtzen duelako, baizik eta zailtasunez ere irakurtzeko gauza delako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 31. orr.

Egileak ez du irakurlea mundu horren existentziaz komentzitu nahi: mundu hori sentiarazi nahi dio. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Idaztean, irakurlea auzi baten aurrean jarri behar duzu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 365. orr.

Berak dioenez, egunkariaren berrogei mila irakurleak izan ziren berarentzat irakurketa batzorderik zorrotzena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 9. orr.

Ez dago egunkarietako irakurleen gutunak irakurri besterik. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 45. orr.

Ez zeukan egonarririk liburuetarako eta ez-irakurle peto-petoa zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 323. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 7. orr.

Gure liburutegiko irakurleen aretoaren erdian baitago haren potreta. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 12. orr.

2 (izenondoekin)

Irakurle handia izan beharra dago hirugarren mailako idazle izateko ere. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 89. orr.

Irakurle ohartua konturatu da zergatik gustatu zaidan liburu hori. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 33. orr.

Erretorika eta poetika jokoak baino ez dira, irakurle oharkabea hitzik gabe uzteko eta inondik ere ez duten sakontasun filosofikoa agertzeko erabiliak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 8. orr.

Irakurle argiak ikusiko zuen bezala, gazte literaturan kokaturiko liburu hau ez da ohiko nobela. Berria - Kultura   2004-04-11

Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa, eklektikoa eta nekaezina. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 31. orr.

Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 53. orr.

Ez nekien nik osaba Felipe horren irakurle amorratua zenik. Txillardegi   «Putzu» - 20. orr.

Sutsuki gomendatzen diot irakurle jakingurari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 13. orr.

Svevo-ren irakurle zorrotza da José. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 48. orr.

Eta nire ustez, kaleko irakurle arruntak behar ditugu, hizkuntzaren erabiltzaile arruntak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 254. orr.

Bere eleberririk txalotuenetako bat, denboraren joanean benetako ikur bihurtu zena irakurle barojazaleentzat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 7. orr.

Irakurle saiatuak izango du aukera Bonabenturaren lanaz gozatzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 735. orr.

XX. mendeko irakurle euskaldunak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 172. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Susak eta Pamielak irakurle taldeak dituzte, Elkarren argitaletxe barruan irakurle kontseilua dute. Berria - Kultura   2006-04-14

Itzulpenak, hitzaldiak, artikuluak, irakurle txostenak, arte kritikak eta beste batzuk idatzi zituen. Berria - Kultura   2004-04-07

Nahikoa irakurle-esperientzia biltzen zuen bere baitan jakiteko egileak ez dakiela, bere pertsonaiei buruz, izan direna baizik, eta ez guzti-guztia, hala ere, eta oso gutxi izango direnari buruz. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 312. orr.

Gure irakurle-atseginak ere baditu bere erru-zorrak. plastiko zurrunezko irakurle-txartelean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 12. orr.

Gure irakurle-kopuru urria zabaltzeko ahaleginean. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 8. orr.

Jainkoaren aintzarako eta irakurle-entzuleen onerako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 463. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada dagoeneko neurtitz-irakurle isilik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 32. orr.

Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 68. orr.

Literatura irakurlea naiz, nobela irakurlea. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 84. orr.

Nobela irakurle sutsuak zirela. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 217. orr.

Iparraldeko kazetaritza irakurleentzat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 9. orr.

Hurrengo urratsa, guztia prentsa-irakurle berri-goseak ulertzeko moldera ekartzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 125. orr.

5 elizkizunetan eta, goraki irakurtzen duena.

Hedley Erresuma Batuko Elizako irakurle eta Liverpoolgo elizbarrutiko chancerror-a da. Berria - Gaiak   2004-10-08

6 unibertsitate batean, atzerri hizkuntza bateko sorterriko irakasle laguntzailea.

Literatura Eslaviarreko irakurlea Turingo Unibertsitatean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 282. orr.

7 esku-irakurle eskuetan irakurtzen duena.

Gure amak ez zien federik esku-irakurleei. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 180. orr.

Adrianok zenbait esku-irakurleri kontsultatzeko ohitura zuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus