Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iratxo 1 iz gizakiei batez ere kalte egiten omen dien izaki alegiazkoa. ik mamu.

Iratxo haiek urdin-urdinak ziren, eta hogei zentimetro inguru ziren altu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 88. orr.

Ez dakit bakardadeak eragin zuen, ala denok hor barruan dauzkagun eta behar ez den lekuan sartzen gaituzten iratxo horien lana izan zen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 99. orr.

Plazer apur bat ere igarri nuen, zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 395. orr.

Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 54. orr.

Dobby etxeko iratxoa da... etxe batean eta familia batean betiko zerbitzatzera behartua... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 18. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 109. orr.

Iratxoak sudurra zimurtu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zilarrezko ateetatik igarotzean, iratxo-pare bat makurtu zitzaien agurtzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 70. orr.

Ez da sinestekoa jabearen alaba izatea, haren arras aurkako eitea baitu, miragarriro, elfo ilunen iratxo-tankera. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 125. orr.

· Ez nuke lotsagabea izan nahi, baina... ez da niretzat unerik egokiena etxe-iratxo bat neure logelan izateko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 17. orr.

Manolok eta Genisek osatzen duten bikotea gaur egungo talde dibertigarrienetarikoa da; Almodovar & McNamara edo Tino Casal zena bistaz galdu gabe, aspaldiko telebistako elektro-iratxo haien bertsio berria izan daitezke. Berria - Kultura   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus