Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

trinkotu (orobat trinkatu g.er.), trinko(tu), trinkotzen 1 da/du ad trinko edo trinkoago bihurtu.

Hartxintxarra zabalduko da eta egurrezko mazoekin, koadriletan banatuta, estu-estu zanpatuz trinkotuko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3230. orr.

Apurka-apurka trinkotuz joan den bola, pixkanaka gesaltzen du beroak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 91. orr.

Bere konposizio itxi horrekin trinkotuta, ez du ez eguraldi txarraren eta ez suaren eraginaren kalterik nozitzen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1130. orr.

Hor ikusten dugu hari batek beste hari asko behar dituela soka txirikordatu eta trinkotzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 37. orr.

Iberiarren taldea, ezarian ezarian, osatu eta trinkotuz joan zen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 121. orr.

«Sakabanatuta» zegoen euskal komunitate zientifikoa trinkotzea lortu gura zuten datu basearekin. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Gaueko ilunpeak trinkotu egin ziren nire inguruan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 163. orr.

Ez dakit mundua bat-batean trinkotu den edo ni naizen soinuen eta formen artean hain batasun indartsua ezartzen dudana. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 104. orr.

Isiltasuna trinkotzen ari zela iruditu zitzaiguan, kito txoriak, kito haizea, kito lurraren intziri sorra. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 48. orr.

Ustel-usainak trinkotutako bero astuna egiten zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 184. orr.

Euskararen Aholku Batzordeak ikastaldiak trinkotzea gomendatzen du. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 220. orr.

· Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 132. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Egoskia bere doi gradura iritsi zela erabaki zuenean, ontzia erretiratu zuen sutatik, eta, kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 207. orr.

Begira begira, horren gordean ondutako mami xuri trinkotu horri, biziaren muin xuri gordea iduri. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 185. orr.

Baina Ramsay jaunak, denbora ahitzen ari zitzaiola baleki bezala, Lilyren irudi bakartiaren gainean ezarri zuen, sekulako presioarekin, bere oinaze trinkotua. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 152. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus