Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deblauki adlag zalantzarik gabe, erabakitasunez; erabat.

-Etxalarren bizi da -gaztigatu zuen gizonak, deblauki. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 155. orr.

Itzultzen ikusteak kontsolatzen zuen, nahiz ez zuen sekulan deblauki aitortuko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 213. orr.

Deblauki "bai" edo "ez" ihardesteko orde, horrelaxe "itzulikatu" nion ene erantzuna: [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 78. orr.

Demoek delibero hori garaipen bezala ikusten dute deblauki. Herria   2003-05-22

Malo, ADAko zuzendariaren proposamenaren alde dago deblauki CFDT sindikata. Herria   2005-02-27

Gazteak deblauki esan du hau, zalantzarik gabe, galderak durduzatu eta arrapostuak herabetu duenik eman gabe. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 155. orr.

Hark baitzuen deblauki erran "Euskal Herria da euskaldunen aberria". Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 11. orr.

-Ikus dezagun: hasteko, deblauki aitortzen du oraintsu arte ez duela irakurri Sterneren Tristram Shandy... Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 91. orr.

-Egia deblauki jakin nahi baduzue, niri ez dit fitsik aitortu... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 117. orr.

Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu. Txillardegi   «Putzu» - 14. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deblauki aitortu (3); deblauki erran (6); deblauki eta (4); deblauki galdetu (5); deblauki galdetu nion (3); du deblauki (3); eta deblauki (14); supituki eta deblauki (8); zuen deblauki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus