Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igali 1 iz fruitua.

Zuhaitzetako igali onduak balira bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 178. orr.

Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 7. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 320. orr.

Lur emankorrean erori eta fruitu mingotsak, igali odoltsuak, eman zituena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 223. orr.

Naturaren igaliez gozatzeko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 43. orr.

Gero udazkenean mandio eta ganbarak alez eta igaliz beteko baziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 193. orr.

Garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 185. orr.

Eta folklore horretan nahasirik ageri ziren Afrikako eta Europako sustraiak, igali hibrido eta koloretsuak emanez. Berria - Kultura   2004-12-26

2 igali zuhaitz

Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 69. orr.

3 zuhaitz igali

Naturaren soinuak entzuteko belarriak, zuhaitz igaliak hartzeko eskuak, maitearengana laster egiteko oinak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus