Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igaroarazi, igaroaraz, igaroarazten du ad igarotzera behartu.

Salomon gogoratu zitzaidan, Sabako erregina ispilu baten gainetik igaroarazten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 243. orr.

Beti bezain apal, Tomek keinu bat egin zuen eskua aurpegiaren aurretik igaroaraziz, eskolako nota hari garrantzia kendu nahirik bezala. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 21. orr.

Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien. Elizen arteko biblia   Has 32,23

Zeukan guztia ere errekaz bestaldera igaroarazi zuen. Elizen arteko biblia   Has 32,24

Damu dut zure alabari igaroarazi niona Korronte elektriko bat igaroarazita hezur hautsia bizkorrago osa daitekeelako tesia plazaratu da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 225. orr.

Dena da laua hemen, dena behar da idatzi, metaforizatu, letren iragazitik igaroarazi. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 89. orr.

Konkurrentziazko mekanismoak ipintzea eta baliabideen esleipenaren funtzioa merkatuetara igaroaraztea dira ekoizpena eta berrikuntza bultzatzeko modurik seguruenak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus