Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deduktibo 1 izond dedukzioarena, dedukzioari dagokiona. ik dedukzio 2.

Metodo deduktiboari jarraituz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 80. orr.

Horiek beren baitan daramate ondorioa, argudiatze deduktiboari begiratuz gero bederen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

Diskurtso deduktiboak formalizatzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 227. orr.

Kontzeptuak eraikuntza deduktibo birtual batean kokatzeko nahia izan beharrean, deskribatu beharko litzateke eurak agertzen diren eta zirkulatzen duten enuntziatuen eremuaren antolakuntza. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 66. orr.

Harreman diskurtsiboak, ikusten denez, ez dira diskurtsoaren barrukoak; ez dituzte elkarren artean lotzen kontzeptuak eta hitzak; ez dute ezartzen esaldi edo proposizioen artean arkitektura deduktibo edo erretoriko bat. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 55. orr.

Enuntziatua eraketa diskurtsiboari dagokio, esaldia testuari dagokion bezalaxe, eta proposizioa osotasun deduktiboari dagokion bezalaxe. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 135. orr.

Jendearen adimen deduktiboa izugarria da. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 160. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 163. orr.

Hempelek proposatu zuen azalpenari buruzko teoria filosofikoa bere eredu nomologiko deduktiboaren bidez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 159. orr.

Behaketaren bitartez edo eraketa matematiko-deduktibo luzeen bitartez. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 30. orr.

Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea: beharbada egokiagoa litzateke [...] razionalismo matematiko-deduktiboaz (metafisiko) eta razionalismo induktiboaz (enpirista) mintzatzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 81. orr.

3 ez-deduktibo

Jakin al daiteke zer sistema ez-deduktiboren arabera ipini ahal izan diren objektuok bata bestearen ondoan eta jarraian psikopatologiaren esparru zatikatu hori eratzeko [...]? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 50. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraikuntza deduktibo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus