Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igeltsero [118 agerraldi, 45 liburu eta 21 artikulutan] 1 iz etxegintzan, paretak eta hormak egiten eta konpontzen dituen pertsona. ik hargin.

Igeltsero eta harginei. Elizen arteko biblia   2 Erg 12,13

Zurginei, etxegileei eta igeltseroei. Elizen arteko biblia   2 Erg 22,6

Eskailburuan igeltsero bat ari zen lanean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 42. orr.

Zuk badakizu zenbat kobratzen duen igeltsero batek, orduko? Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 13. orr.

Orain ez nintzateke holakorik egiteko gauza izango, baina orduan igeltsero nagusiak baino hobeto egiten nuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 38. orr.

Egia esanda, ez zirudik Zakarra bezalako igeltsero-maisu gizarajo batek diseinatua denik! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 159. orr.

Hiru anaiak ez ziren igeltsero profesionalak. Berria - Kultura   2004-08-15

Ni laguntzen aritu nauk; egia esan, inozoarena egiteko hartu naik; hilabete osoan igeltsero, arotz, peoi eta haurtzain ere eduki naik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 255. orr.

Herentzia hori ohol askok eta adreiluek eta mailuek eta igeltsero eskailerek eta iltzeek osatzen zuten. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 58. orr.

· Nola emigratu zuen gure osaba igeltseroak Frantziara. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 30. orr.

Ordurako, peoi igeltseroak lanean ari ziren bertan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 213. orr.

Margolarien eta Igeltseroen Elkarteak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igeltsero lanetan ibilia zen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 8. orr.

Ura eramatea hiru eratan egiten da: igeltsero-lanez egindako kanal bidezko ubideekin, edo berunezko hodiekin, edo lurrezko tutuekin. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3950. orr.

[Errekako harea] igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1050. orr.

Zer egin behar du neska batek igeltsero taldean onartua izateko? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 106. orr.

3 igeltsero ibili

Zertako igeltsotu bestela kalpar bizarrak? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 66. orr.

David ingeles filologian lizentziatu zen 1992an, baina igeltsero dabil ia orduz geroztik. Iban Zaldua   «Traizioak» - 51. orr.

· Igeltsero laguntzaile nenbilen. 3322

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus