Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

defenditu (662 agerraldi, 88 liburu eta 338 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.345 agerraldi; orobat defendidu g.er.), defendi, defenditzen 1 du ad defendatu. ik defendatu; aldeztu. (pertsonak)

-Ana, mesedez, hemeretzi urte ditu eta- defenditu ninduen ustekabean aitak.   - 106. orr.

Nire ahizpak defenditu eta putaseme hura bertan akabatu beharrean, kalera itzuli nintzen, mozkortzera eta ahaztera. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 172. orr.

Aitak eta amak irmo defenditzen naute; haiengatik ez balitz, ezingo nioke borrokari behin eta berriro horren seguru ekin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 54. orr.

Kristauak paganoen erasoetatik defenditzen ditu Agustinek, salaketak guztiz injustuak direla ziur dagoelako. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 27. orr.

Ez diet erasotzen ditudanei gorroto, ez ditut defenditzen ditudanak maite. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 273. orr.

Beti defenditzen zituen bere jostundegira etortzen ziren neskak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 131. orr.

2 (gauzak)

36ko gure Estatutua berandu iritsi zela, GBBko sei kidetatik bik Francoren alde jarri gura izan zutela, Irun anarkistek bakarrik defenditu zutela. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 62. orr.

Buruzagitza horretan amaitu zuen gizonak gerra, Valentziako iparraldeko frontea defendituz. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 166. orr.

Aberria eta tronua defendituko duten gudari ausartak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 52. orr.

Ongi defenditu zuten beren zelaia. Berria - Kirola   2004-01-24

Hogeitaka aldiz defenditu zuen titulua, eta denetan garaile. Josu Landa   «Odolbildua» - 11. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Bushek, ordea, defenditu egin zuen Irakeko gerra. Berria - Mundua   2004-10-02

Dolar bakoitza merkatari sen handiarekin defenditzen zuen.   - 173. orr.

1528an ordea, ekitaldi publiko batean, eta ikasle eta irakasleen aitzinean aurkeztu eta defenditu zituen Almain-en ideia demokratikoak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 18. orr.

Lautréamont, Nodier eta beraien sentsibilitateko idazle askok eraso egin zioten jarrera horri, eta plajioaren abantailak defenditu zituzten, hain zuzen ere testu-lapurreta zelako erromantikoek aldarrikaturiko orijinaltasunaren etsai bortitzena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 161. orr.

Akademikoek, izan ere, defenditu nahi izan zuten gizakiak ezin duela gai filosofikoei buruzko zientzia bereganatu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 42. orr.

Hemengo bizitzan Jaungoikoaren ikuspen iraunkorra izateko posibilitatea defenditzen du, era baikorregian agian. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 20. orr.

«Politika zintzo eta errealista» egiten ari direla defenditu zuen atzo Alemaniako Gizarte Gaietarako ministroak. Berria - Ekonomia   2006-03-10

Euskadik eta euskaldunok etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dugula defenditzera etorri naiz. Berria - Harian   2005-02-02

Euskaldunok eskubide bereziak ditugu hemen jaioak garelako, edo euskara defenditu behar dugulako, edo izaera antropologiko apartekoa dugulako. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 94. orr.

Kontzeptu hau oso baliagarria izan da pinturan [...], baina nekez defenditu daitekeen printzipio batean du oinarria. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 217. orr.

Jarrerak elkarrizketaren bidez defenditu behar dira, ez alde bakarreko erabakiekin liberalismo demokratikoa sutsuki defendituz. Gero, eskolak emanez batera, tesia egin behar izan nuen, eta tribunal baten aurrean defenditu. Berria - Euskal Herria   2004-08-07

· 4 da ad ik beherago 5.

Ni organujolea naizela esanda defenditu naiz, baina nire fede gabezia sumatu du. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 144. orr.

-Zer esaten ari haiz?- defenditu zen laguna- nik ez zioat inori azaldu hire sekretua. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 139. orr.

Ninik ahaleginen bat egiten bazuen, defenditu egiten zen bera, minduta baino tristeago. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 197. orr.

Gonzalez ondo defenditu zen ezker bolearekin eta sotamanoarekin. Berria - Kirola   2004-09-26

5 bere, neure... burua defenditu

Zenbait halere berotuak dira: gure burua defenditu behar genukeela, edo kanpalekutik atera orduko, denek batean barreiatu behar genukeela, bakoitza bere alde, eta lurrean zabalik, amerikanoen beha egon. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 134. orr.

Jakina, bere burua defenditu zuen besteari eraso eginez. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 211. orr.

Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 242. orr.

Geure burua defenditzen dugu AEBen aurrean. Berria - Harian   2005-07-09

· Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 242. orr.

-Pozik entzungo nuke kaikutzar iletsu hori bere burua defenditzen... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 228. orr.

Zeure burua defenditzen saiatzen bazinen, bizirik irentsiko zintuen, eta platerak txikitzen hasiko zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 33. orr.





hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean defenditu (5); bere burua defenditu (5); beti defenditu (3); burua defenditu (9); defenditu ahal (3); defenditu behar (21); defenditu behar dugu (5); defenditu beharra (4); defenditu ditu (3); defenditu dituen (4); defenditu du (4); defenditu duen (3); defenditu dute (3); defenditu egin (9); defenditu egin behar (4); defenditu egiten (3); defenditu eta (8); defenditu ezin (3); defenditu izan (7); defenditu nahi (6); defenditu nahian (3); defenditu nuen (3); defenditu zituen (6); defenditu zuen (41); defenditu zuen atzo (5); defenditu zuten (4); dela defenditu (4); eskubidea defenditu (4); eta defenditu (6); hori defenditu (3); interesak defenditu (8); ondo defenditu (7)

aitaren etxea defendituko (7); arimarekin defendituko (13); arimarekin defendituko dut (12); defendituko ditu (3); defendituko dituela (3); defendituko ditugu (4); defendituko du (7); defendituko dugu (6); defendituko dut (23); defendituko dut nire (4); defendituko dut otsoen (12); defendituko zuela (3); eta arimarekin defendituko (12); etxea defendituko (9); etxea defendituko dut (8)

bere burua defenditzeko (9); bere burua defenditzen (3); burua defenditzeko (13); burua defenditzen (11); defenditzea eta (3); defenditzeko aukera (5); defenditzeko aukerarik (3); defenditzeko eta (3); defenditzeko gauza (3); defenditzen ari (8); defenditzen ditu (3); defenditzen dituen (7); defenditzen du (18); defenditzen du bere (3); defenditzen duen (6); defenditzen duena (3); defenditzen dugu (5); defenditzen dute (7); defenditzen duten (5); defenditzen eta (3); defenditzen zen (3); defenditzen zuten (3); dela defenditzen (5); eskubideak defenditzeko (7); eskubideak defenditzen (4); ez defenditzea (4); geure burua defenditzen (3); guztiak defenditzeko (3); interesak defenditzea (3); interesak defenditzeko (4); interesak defenditzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus