Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igeri (orobat uger g.er.) 1 adlag ur gainean edo barruan hondoratu gabe eta berez higituz; ur gainean hondoratu gabe. ik flotatu.

Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri. Lokarriak askatzea lortu, eta urez egin nian ihes, igeri. Txillardegi   «Labartzari agur» - 109. orr.

Urertzerantz igeri hasi nintzen, indar guztiekin. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 27. orr.

Igeri iristeko hara. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 24. orr.

Almadia osorik dagoen bitartean, behintzat, ez naiz igeri abiatuko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 24. orr.

Ahalegin betean ekin zion igeri. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 25. orr.

Sethek erreka zeharkatu ahalko ote du igeri? Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 301. orr.

Eskukada batez, pilota zakurrari bidali zion, eta zakurrak hartu eta igeri eraman zuen harrapa ezinezko leku batera. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 203. orr.

Neska gazte guztiz eder hori, urtegi batean hilik igeri datzana. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 125. orr.

ik flotatu; ik beherago 9. 3362

Are lasterrago erreakzionatzen du urarekin [sodioak], zeinaren gainean igeri geratzen baita (metal bat igeri!) dantza eginez frenetikoki, hidrogenoa dariola. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 86. orr.

Pobreak beti bizi dira miserian, baina gauean uholdeak atera eta etxeko gauzak igeri hasten direnean, bizitza ezin eramanezkoa bihurtzen da. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 42. orr.

Azalean igeri ez da Hendriken gurutze sakrilegoa bakarrik geratzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 145. orr.

2 (airean eta kidekoetan)

Etxeak, bazkalaurreko ordu hartan, airean igeri zirudien, miraia koloretsu baten antzera. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 76. orr.

Beste hainbat gauza bere hartan baitzeuden, airean igeri bezala. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 101. orr.

Eta nola zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan, hala [...]. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 35. orr.

Baina Lucy bere baitara bildurik zegoen oso barna, axolagabetasunezko laino baten gainean igeri pisurik ez baleuka bezala. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 187. orr.

Gaueko egurats izoztuan igeri zebilen ke usaina... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 157. orr.

Pabiloiek makina moderno baten antza hartzen zuten, egun berriaren argitan igeri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 49. orr.

3 irud

Inprimaki ofizial artean igeri, indarrak eta asmoak xahutu egiten dira. Berria - Kultura   2006-04-05

Jan-edanean igeri dabiltzanak erortzenago dira haragiaren bekatutan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 163. orr.

Buruan igeri, edo "ihesi", dabilzkidan ideiak harrapatzeko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 17. orr.

Hutsartearen arintasunean eta babesean igeri bizitzea. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 68. orr.

Erudizio zabalean igeri dabiltzanei . Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 278. orr.

Bi begi argi, gorritan gorri, alkoholetan igeri, ikusi ditu berari so-. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 58. orr.

Aski da irakurtzen hastea, etorriak bere bidea bilatzen dizu, bere bidean eramaten zaitu, zeu ere bide bihurturik, zeu ere korronte ugarian, antzinako jakiturian partaide, hitz zahar berrituen uholdean igeri. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 195. orr.

Oroitzapenetan barna igeri abiatu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igeri-eskola bat antolatu zuen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 164. orr.

Sariak ere ematen zituen, igeri grina suspertzeko. udan egindako igeri saioetan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 164. orr.

Ahateek, azala gogorrago, beren igeri oinak zabal-zabal zeuzkaten Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

5 igerian igeri eginez. ik beherago 15.

Hondoratzea gertatuz gero ere, aurki daitezen beren kabuz igerian onik ateratzeko moduan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2650. orr.

Fay Capeheart zen, larrugorritan igerian. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 44. orr.

Zela igerian, zela gabarraz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 233. orr.

4.000 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta maratoia korrika. Berria - Harian   2005-08-03

Eta igerian eta bizikletan ere ezin hobeki moldatzen naiz. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 42. orr.

Solidoek igerian egoteko behar zituzten baldintzak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 484. orr.

Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 138. orr.

Izarren hautsa unibertsoan igerian. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 98. orr.

B-15A izozmendia egun munduan igerian dagoen objekturik handiena dela esan dute zientzialariek. Berria - Gaiak   2004-12-16

Lagun batzuk igerian ari ziren. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 34. orr.

Arraunean eta igerian aritzen zena. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 146. orr.

Beste alderaino igerian pasatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 138. orr.

Uretan murgildu eta hasi naiz igerian, beso-zangoak gustura luzatuz. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 164. orr.

Igerian joanak ziren uharteraino. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 203. orr.

Igerian ihes egitea bururatu zitzaidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 95. orr.

Ezin zen igerian zeharkatu, igerilari aparta izan arren [Irtish ibaia]. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 193. orr.

Urmaelean ahate-multzo bat dabil igerian, lasai-lasai. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 82. orr.

Ur sakonetan igerian ibili eta gero, orain belarraren gainean atseden hartzen ari ginen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 137. orr.

Orduan jabetzen naiz jubilatuen malkoz bustitako uretan nabilela igerian. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 99. orr.

Amets gozoenean, atseginenean igerian zebilen. Berria - Kirola   2006-05-06

Gerora, itsasoa ezagutu zuen, ikasi zuen igerian. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 137. orr.

Itsaso erdian banengo eta igerian ez baneki. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 344. orr.

-Ba al dakik igerian? Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 105. orr.

Mariok oso ongi zekien igerian. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 127. orr.

· Eligiok eta Germanok zakur-igerian baizik ez zekiten. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 57. orr.

· Izuturik, bobeda aurreko zulorantz hasi naiz, txapla-txapla eta erdi igeri urdurian. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 122. orr.

6 igeritara igeri egitera.

Azkenean, joan egin nintzen igeritara... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 238. orr.

7 igeri egin ik beherago 15.

Arrainek igeri egin behar dute, txoriek hegaz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 356. orr.

Zakur batzuek igeri egitea eta uretan ibiltzea oso atsegin dute. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 29. orr.

Nahi zenuke etorri arratsaldean igeri egitera? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 52. orr.

Itsasadarra igeri eginez igaro eta Miarritzera alde egin zuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 67. orr.

Bular azpian zapia jarri, eta ahozpez etzan zen itsasoan, igeri egiteko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 25. orr.

Aurrena, igeri nola egiten nuen erakusteko esan zidan. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 27. orr.

Urpean igeri egiten ahalegindu beharko dugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 191. orr.

Bizkor eta txukun igeri egiten saiatu zen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 57. orr.

Uretatik kanpo egingo nuke igeri. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 184. orr.

Hori da ur biziaren aurka igeri egitea. Jokin Urain   «Errotarria» - 56. orr.

Luze egin du igeri itsasoan aurrera, neka-neka egin arte. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 240. orr.

Gogo handia piztu zitzaidan haren begi handietan igeri egiteko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 155. orr.

Erdararen itsasoan egiten dute igeri. Berria - Harian   2005-12-27

Zein itsaso izengabetan egin nahi dut igeri? Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 219. orr.

Airean igeri egin eta anaia nagusi Felixi esan dio: [...]. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 52. orr.

Gonazpiko zahar batek, kolore guztietako pilda desberdinez osatua, bandera baten gisa egiten zuen igeri balkoi hauetarik batean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 135. orr.

· Ez zenuke galdu behar igeri pixka bat egiteko aukera. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 35. orr.

Ez ikaratu, lagunok, badakit igeri egiten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 271. orr.

· Orain -dio- hogei luze igeri egitera, xanpain pittin bat edatera eta nire katemetxoa zein maite dudan gogoratzera noa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 238. orr.

8 igeri eginarazi

Ezta desira ere, bera han ito zuena eta gora, gora igeri eginarazi ziona, neska hura balitz bezala itsas gaineko aire garbia. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 354. orr.

9 igeri egon ik flotatu.

Airean igeri daudela dirudite. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 170. orr.

Erran liteke ibili baino areago igeri dagoela bide meharraren gainetik. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 63. orr.

Yves odol zipo karroinduan igeri zegoen, gogortzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 296. orr.

Betegintzarre handiena, txikiena bezala, sustapenik gabe igeri dago arrazoimen espekulatiboaren aurrean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 220. orr.

Esperientzia ororen mugaz goiti igeri dagoen arrazoimenaren asmo leihatsu oro. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 277. orr.

10 igeri ibili

Putzu gardenean igeri dabilen arrainaren parekoa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 67. orr.

Zure beste lagun horiek zinera joaten dira noiznahi, eta Romerreko piszinan igeri ibiltzera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Ibili al zarete Urtzan igeri? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 106. orr.

Bere begietan igeri dabiltzan laino hezeetan. ugaritasunaren uretan igeri zabiltzanean Eta entzimok [...] igeri dabiltza "likido koloidal" tanta batean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 93. orr.

Bazirudien arratseko argia igeri zebilela kameliaren adaburuan. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 65. orr.

Inork ez du gogoko kaka zaharretan igeri ibiltzea. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 68. orr.

11 igeri ikasi

Kontatu zuen umetan txalupatik bota zutela; aitak beti haga batekin harrapatzen zuela; horrela ikasi zuela igeri. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 92. orr.

Nabokovek Miarritzen ikasi zuen igeri. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 250. orr.

Bata hozbera delako, bestea lotsatia, honakoa beldurtia eta harakoa igeri ikasi gabea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 19. orr.

12 igeri joan

Ur gardena, itsas hondoa garbi-garbi ageri, aurpegia uretan murgildurik noa igeri. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

Berriro igeri zihoan ur ilunetan barrena. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 100. orr.

Ur gainean igeri zihoan gorpuari sabela ireki zion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 48. orr.

13 igeri jaka

Igeri-jaka berde horietako bat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 21. orr.

Gu beraien inguruan, igeri-jakak soinean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 29. orr.

Nire bidelaguna ere horretantxe ari zen, bere igeri-jaka lotzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 21. orr.

Ez dakit zergatik inork ez zuen artean berea erantzia, igeri-jaka, alegia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 29. orr.

14 igeri jakin

Nola egin arrantza, igeri jakin gabe? Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 26. orr.

"Nik hartuko diat, igeri badakien ikusteko!", erabaki zuen Ubanbek sagua Pantxori kenduz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 111. orr.

Hor berean hil zuan, igeri ez zekielako, itsas kolpe batek eramanik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 517. orr.

Doi-doi egon nintekeen ur azalean, ez nekien igeri ia-ia. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 51. orr.

Etsaiak oro ihesi hasten baitziren itsasoan sartuz, gehienek igeri ez zekitela ahazturik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 89. orr.

15 igerian egin igeri egin.

-Igerian egitera gonbidatu diat. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 182. orr.

Igerian egiteko behar diren mugimendu guzti-guztien berri ematen zien. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 164. orr.

Berriz ere makurtu egin da, igerian egiteko. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 54. orr.

Lehen pelotan jokatzen zuten frontoian, piszinan igerian egin. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 62. orr.

Bazen aintzira bat, Grand Lake izenekoa, igerian egiteko irrikaz nindukana. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 283. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus