Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

defizitario izond defizita duena edo dakarrena.

Herrialdeak duen dibisa-premiak justifika dezake ekoizpen defizitario bat tokiko diruaz laguntzea, baldin dibisen balantza garbia positiboa bada. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 125. orr.

Esaterako, Trinidad eta Tobagon Iscott altzairutegi defizitarioa hartu, eta urte baten buruan errentagarri bihurtu zuen. Berria - Ekonomia   2006-01-28

Kontuan hartu behar da hau oso euskaltegi txikia eta defizitarioa dela, eta, gjiainera, Nafarroan dagoela. 16858

Alemaniaren batasunak mendebaldeko partearen aurrezki gehiegizkoa xurgatu zuen, eta haren kanpoko kontuak defizitarioak bihurtu ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

EKTren ustez, horrek erakusten du, oraindik ere, euskarazko egunkari bat egitea defizitarioa dela. Berria - Harian   2005-06-12

Antzinaroaz geroztik, Mendebaldea defizitarioa zen Ekialdearekin egiten zituen trukeetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Literatura garaikidearen itzulpena diru publikoz laguntzekotan, kalitatea erakutsi duten (eta defizitarioak izan daitezkeen) obrekin egin beharko litzateke, ez bestela. Berria - Kultura   2006-03-04

Erakutsi dugu halako ekimen batek ez duela defizitarioa izan behar, ekimen batzuk sortzeak bidera ditzakeelako beste ekintza batzuk. Berria - Kultura   2004-12-14


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

defizitarioa dela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus