Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igoaldi iz igotzea, norbait edo zerbait igotzen den aldi bakoitza.

Igoaldi luze baten ondoren, jauregi baten sarreraren aurrean gelditu zen furgoneta. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 445. orr.

Patarraren itzulinguruek iduriz errexten ziguten orain igoaldia, eztituz haatik urratsa. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 31. orr.

Inflazioaren eta langabeziaren aldi bereko igoaldiari aurre egin behar zitzaion bat-batean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 150. orr.

1982tik geroztikako kotizazioen igoaldi etengabeak maila beherenetara eraman zituen akzioen errendimenduak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

Inflazioaren eta soldaten igoaldiaren kontrako erreakzio gisa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus