Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dalia iz lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua; delako landarearen lorea (Dahlia variabilis).

Dalien artean zabaltzen zuten amapolek beren hazia. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 137. orr.

Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 44. orr.

Kristalezko lorontzi urdinean daliak zeuden. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 80. orr.

Goizean goiz, lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 29. orr.

Saski baten ondoan, kandela piztu batek kolorezko kanta zoli bat hedatzen zuen inguru beltz hartan, bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 44. orr.

Azkenean eztei-bidaiatik etxera itzultzean dalia gorrien antzeko landareek etxea estaltzen zuten, lore betean eta kulunkari. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus