Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igual (orobat igoal) 1 adlag berdin.

Beti igual! 3994

Aurtengo denboraldian estreinatu da Lehen Mailan, baina futbola iguala da maila guztietan. Berria - Kirola   2006-01-21

Geneak igualak dira. Berria - Gaiak   2006-05-09

Zer grazi leukake ba, munduak, denok igoalak bagina?' Denak igualak dira: andrea ez beste emakume guztien atzetik gau eta egun. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 177. orr.

Jonki puta guztiak igualak dituk. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 18. orr.

Gizonen aurrean, igualen artean, beste arrei, norberaren baliokideei erakusteko ehiza. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 156. orr.

· Nirea da, eta ez dut aldatu nahi, baina ez da nire iguala. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 37. orr.

2 beharbada, agian.

Igual ez duk hain zatarra izango... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 31. orr.

Igual ez da kapitaina izango, igual kontramaisua izango da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 157. orr.

Igoal euria egingo du, igoal ez du egingo... a zer nolako iragarpena! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 245. orr.

Igual hartuko dut bainu bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 67. orr.

Floridako hondartzaren batera joango da igual hiltzera... Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 380. orr.

Gaizki hezitako gizabere traza igoal hartuko zenidan, gaur zortzi, txoko honetan bertan puzker kontutan ari nintzela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 171. orr.

Orduan, goazen 'Turgeniev' aurrean dagoen parketxora, han igual pillauko dinagu zerbait. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 272. orr.

Everest da mendi handi-handia, handienetakoa igual. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 119. orr.

Hi baino askoz zaharragoa duk, hamar urte zaharragoa igual. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 37. orr.

Etxera joango nauk, igual. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 9. orr.

Ohitura-falta izango da igual. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 59. orr.

Edo igual bai. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 104. orr.

Beranduago igual, bai. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 87. orr.

Eta ziklistak berandu heltzen zirela beti, batez ere udan, eta itxaroten egon beharko zuela, berrogeita hamar minutu igual, eguzkipean. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 46. orr.

Hobe dugu isilik egon, bestela kendu igual egingo digute lehen emana. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 83. orr.

3 igualeko

Gero, igualeko kopurua egiteko bildu beharreko diamante kilo kopurua kalkulatzen saiatu zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 118. orr.

Hiruzpalau zakur madarikatu harrapatu behar zituen igualeko kopurua lortzeko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 165. orr.

· (ironiazkoa) Zuen ondoan igualeko lasaitasunean bizi ginen gu! Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 47. orr.

Igoaleko parajetan bizi gara... edo ez? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 374. orr.

Igoalekoak ziren lehengo garaiak oraingoen aldean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 136. orr.

4 igualekoxe

"Udaberria igualekoxea izaten da", pentsatzen du guztiz itsutzen ari dela sentituz. Gernika igualekoxea zuan guretzat: ihesi zetorren jendearen bilgune eta pasalekua; Bilborantzako joan-etorrien nobedadea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 153. orr.

5 igual-igual izond berdin-berdina.

Eta egunak joan egunak etorri, denak igual-igualak, elkarrengandik bereizezinak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 73. orr.

Bi soinujoleen aurpegiko keinua, irribarre lotsati moduko bat, igual-iguala da. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 70. orr.

Igoal-igoalak dituk biak. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 13. orr.

Bizkarreko lekedak indarra galdu eta orri batzuk erortzeko zorian daudela; bestela igual-iguala dago. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 95. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Arrebaren igual-iguala gainera. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 53. orr.

-Ea... ene! Ze polita! Amaren igual-iguala... 4026

Vassia ez zen ausartuko... hala ere, haren igual-iguala da! Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 286. orr.

Nire asteazkenetan hemen izaten zunan beti, igual-igual eguraldi txarrarekin eta eguraldi onarekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 60. orr.

Azken denboraldietan igual-igual dabil, eta... Berria - Kirola   2006-01-29

Baterako edo besterako igual-igual balio dezakeena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 133. orr.

Ni ez naiz sekula hemen izan eta igual igual bizi naiz. hari ezkerretara zein eskuinera eman, igual-igual pizten zen argia. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 58. orr.

Ilda ordurako ez zen bizi Palestinan, baina igual-igual segitzen zuen hartaz mintzatzen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 240. orr.

6 igual-igualeko izond

Eta ahaztua ninan benetan, harik eta pelikula hori ikusi genuen arte, horko mutil hori igual-igualekoa baita, haren erretratua bera. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 81. orr.

Maindire artean gizon-emakumeek egiten dutena eta bi gizasemeren artekoa ez baitira igual-igualekoak baina bai elkarren antz handikoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 173. orr.

7 igual izan dio ad

Igual ziok, ijitoen erregearen semeak baldin badira ere, Piperrak ederra sakatuko ziek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 14. orr.

Igual zaidak, ba, utziok, gau bategatik... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 268. orr.

· Ba, igual zaio, badakit ordu hauetan mundu-konponketa alfer asko egin ohi dela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 311. orr.

· du ad Izena ez dut maite, bainan igual du! Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 144. orr.

Soldado zen norbaitek ez zuen, hola, kazeta batean -izanik ere frantsesez edo euskaraz, igual du- idazteko dretxorik. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus