Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igualtsu (orobat igoaltsu) 1 izond berdintsua.

Produktu baten antzekoa da hurrengoa, eta igualtsua denen funtzioa. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 7. orr.

Ume guztiak igualtsuak direla esaten du ama den lagun batek. Denborarekin jabeek beren zakurren antza hartzen dute, edo alderantziz, igualtsu da. -Tira, igualtsu dun, ez? Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 29. orr.

Ez zeukan errezetarik, baina igualtsu zen, plaka atera eta ez zioten eragozpenik jarri. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 170. orr.

Atera ditiat mahai gainera eta denak igualtsuak iruditzen zaizkidak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 49. orr.

Bidaia hori egin beharra dauka, eta igualtsu zaio norekin joan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 66. orr.

· 2 adlag berdintsu.

Militarrak eta mugazainak nahasten diren denbora honetan, biak igualtsu tratatzen ditut nik, zakur zahar amorratua baino hobekiago ez. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 297. orr.

Emazteari eta alabei buruz galdetu zidan, eta igoaltsu ekarri zituen hizpidera eskola garaiko zein soldadutzako kontuak; nire bizitza nik baino hobeto ezagutzen zuela zirudien. Iban Zaldua   «Traizioak» - 107. orr.

Zama publikoak igualtsu partitzeak lagundu egiten du bakea gordetzen. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 161. orr.

Bortxazko egoerak baino ez ditugu ezagutu nire belaunaldikook; eta aurrekokoek ere, igualtsu. Berria - Harian   2006-03-24

Nafarroan igoaltsu: beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus