Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igurikatu, igurika, igurikatzen [307 agerraldi, 27 liburu eta 197 artikulutan (horietako 171 Herria astekarian)] 1 du ad espero izan. ik iguriki.

Kinka batean, gauzak arrunt kanbiatu baitziren enetzat, holakorik ez nuelarik batere igurikatzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 87. orr.

Hainbestenarekin, berri on bat jin zitzaidan, ez nuena igurikatzen: [...]. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 111. orr.

Hamar bat izen-orde baziren lerroan baina ez igurikatzen zuen hura... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 165. orr.

Gehiago diot; ez ezazu batere plazerrik igurika. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 49. orr.

Hire makila ferratuarekin emaiok igurikatzen duen zafraldia! Itxaro Borda   «Hiruko» - 20. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? ez baitezpada. Itxaro Borda   «Hiruko» - 39. orr.

Inork ez zuen zorotzat hartuko, erregerengandik horien heineko esker ona igurikatzen bazuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 55. orr.

Frontetik berri onak heldu zirela, bitoria igurikatu behar zela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 70. orr.

-Nigandik deus ez igurika, gero. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 37. orr.

2 zain egon, itxaron.

Erantzuna igurikatu gabe, gizonaren besotan kuxkurtu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 143. orr.

Otsabiden igurikatzen naute bazkariteko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 225. orr.

Thierryk egunaren altxatzea igurikatzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 296. orr.

Beltzez jantziriko eta urrez koroaturiko gizonak bere tronuan igurikatzen zuen meteoroaren etorrera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 131. orr.

Hemen igurika ezazue. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 124. orr.

Moisesek bezala, laino hartatik igurikatzen nuen nik neure legea, neure baitako, neure inguruko eta mundu osoko ordena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 41. orr.

Azkenean bide beretik etxera itzuli ziren hain aspaldian igurikatzen genituen gure herritar presoak, ihesliarrak eta gerlari ohi berriak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 132. orr.

Ez nuen pentsatu nahi igurikatzen gintuen errealitate lazgarriari. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 59. orr.

Doi bat igurikatzen ahal baduzu, meza bururatu orduko abisatuko dut. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus