Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deiarazi (orobat deitarazi g.er.), deiaraz, deiarazten du ad deitzera behartu.

Sultanak deiarazi zituen eta etorri ziren haren oihal-etxolara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1155. orr.

Faraoiak, orduan, Egiptoko jakintsuak eta aztiak deiarazi zituen; eta hauek ere, beren aztikeriez, gauza bera egitea lortu zuten: nork bere makila jaurti eta suge bihurtu zen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 156. orr.

Egun batez ohetik jaiki eta, oraindik sukarretatik libre ez zegoela, plazara deiarazi zuen Asisko herria predikurako. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 107. orr.

Deiarazi zuen berehala anaia hura eta agindu zion bertantxe aitor zezala bere barruan sortutako gorrotoaren pozoia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 986. orr.

Leoni deiaraziko diot, eta hura etorriko da eztabaidatzera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 118. orr.

Pepponek gauerdi aldera deiarazi zion On Camillori, baina On Camillo heldu zenerako mutila hilotz zegoen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 93. orr.

Hortaz, arren niri telefonoz deiaraziko al diozu, Zuk? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 78. orr.

Memento berean haatik, Angel Acebes espainol barne-ministroak auzitegirat deitarazi ditu Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga, tortura salaketak egin dituztelakotz, Madrilgo poderearentzat ez baiditaike torturarik izan espainol estadoan. Herria   2003-03-20

Ez ditu ere entzun nahi ukan abokatek deitarazi 46 lekukoak, horietan eüskalzale ezagutu frango izanki! Herria   2002-12-26

· David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen, eta Daviden Hiri deiarazi zuen. Elizen arteko biblia   2 Sm 5,9

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus