Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deitore 1 iz auhena, bereziki hondamendi handi batek eragina.

Deitore eta negarrak lubakian, gauaren erdian. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 151. orr.

Moabeko muga-bira osoan zabaldu dira garrasiak, Eglaim-eraino deitoreak, Beer-Elimgo mugetaraino aieneak. Elizen arteko biblia   Is 15,8

Haren ahotsa berriro garrasi eta deitore bilakatu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 510. orr.

Jerusalemgo alde zaharreko Harat al Maghariba (Marokoarren Auzoa) osorik birrindu zuen; han 135 etxe eraitsi zituen, Deitoreen Harresia-Al Buraken aurrean zabalgune handi bat egin eta auzo judua handitzeko. Berria - Mundua   2004-05-20

Deitorea ez da marmarra.   - 292. orr.

2 irud/hed

Polizia iritsi zen, eta anbulantzia baten sirenaren deitorea entzun zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 169. orr.

Eta pertsiana akabatuaren deitoreak lihozko euri finean barneratu ditu biak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zentzontle ezkutuko baten lau notako deitore-kanta. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 228. orr.

Pozoitzailea, bizpahiru lagun isilekin, berriro sartu, eta deitore-itxurak eginez biltzen zaio erreginari. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 126. orr.

4 deitore egin ik deitoratu.

-Zer egingo dut -deitore egin ahalko zukeen berak ere-, edo zer izango da nitaz? Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 199. orr.

Egizu orain nitaz deitore, baldin ausartzen bazara; eta zoaz, baldin tentaturik bazaude, Bko kondearen basoa hartzara ikustera.   - 194. orr.

Abas begiak arranpalo geratu zen, harriduraz eta errezeloz beterik, eta akaberan, deitore eginez: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 339. orr.

· Dagoeneko, bi aldiz, sujet horri buruz egin ditudan deitoreak erantzun gabe gelditu dira.   - 383. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin deitore (3); eta deitore (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus