Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibilarazi, ibilaraz, ibilarazten 1 du ad ibiltzera behartu. (pertsonak)

Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko. Elizen arteko biblia   2 Erg 21,8

Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean. Elizen arteko biblia   2 Ko 9,2

Berrogei urtez ibilarazi zaituzte Jaunak basamortuan. Elizen arteko biblia   Dt 29,4

Klara martiniak ez bezala, ni garagardoak bixi-bixi ibilarazten nau, mozkortzeraino gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 256. orr.

Montgommeryk bazekien bere gizonak zalu ibilarazten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 272. orr.

Pauline eskutik hartu eta trostan ibilarazi zuen urdaitegiraino. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 315. orr.

Berak heltzen zien uhalei, laguntza-zaldia itzulika ibilaraziz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 338. orr.

2 (besteloakoak)

Petroliontzi kaxkarrok batetik bestera gai kutsagarriz beteta ibilarazteak? Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 137. orr.

Zoazte erreginaren gelara eta ibilarazi ezazue gorua. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 139. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko. Polizia zein Justizia arloetako elkarlan egiturak modu eraginkorragoan ibilarazteko erabakia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 66. orr.

Konstituzioa «beharrezkotzat» dauka «Europa ibilarazteko». Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Inork esango du premia ekonomikoak eragindako jarrera dela, baina ni nago alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 84. orr.

Eskuko behatzak 22 soken artean ibilaraziz ateratzen zaio bere soinu elektrikoa electrocorari. Berria - Kultura   2004-03-09

Errimaren mekanismoa atzekoz aurrera ibilaraziko bagenu bezala. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus