Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihardetsi, ihardets, ihardesten 1 du ad erantzun.

Orain, arazoa hobeki argitzeko, kontrakoen argumentuei ihardetsiko diet. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 61. orr.

Deiari ihardetsiz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 143. orr.

Neska gaztearen galde horiei ihardesteko partez, nihaur ere galdeka hasi nintzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

Ihardetsiko digute, bada, ez dela gauzen baitan ez perfekziorik ez inperfekziorik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 101. orr.

Aitak ihardetsi dio, horrelako ziurtagiri batek ez duela balio praktikorik. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 21. orr.

Erantzungailu batek ihardetsi zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 79. orr.

Nola ihardetsi, andrea, zure azken gutunari? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 204. orr.

Gertatu dena da ainitz Europari mendekatu direla gobernuari ostiko bat eman nahiz, ez baitezpada egina zitzaioten galdeari ihardetsiz. Herria   2005-06-02

Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik, auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten. Itxaro Borda   «%100 basque» - 70. orr.

2 (elkarrizketa kontakizunetan)

-Nik ez dut ezer esan -ihardetsi zion Arantxak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 26. orr.

-Ezetz! -ihardetsi nion, are ozenago. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 57. orr.

Baita gustura ere -ihardetsi du Leirek, ahots logaletuaz-. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 72. orr.

-Anaia da hango gizon zuri bakarra -hark ihardetsi-, eta azken bi hilabeteotan ez dugu haren berririk batere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 36. orr.

Obadiasek ihardetsi zuen: -Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? hil nazan nahi al duzu? Elizen arteko biblia   1 Erg 18,9

Ahotik hortzera ihardetsi nion: […]. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 221. orr.

Irriño batekin ihardetsi zautan: […]. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 175. orr.

Irakasleak beste itaun batekin ihardetsi zion: nola kontrolatzen du General Motors? Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 19. orr.

"Baietz" ihardetsi neion, salbuespen honekin: aitaren lekürik ezin züala bete andere batek, haboroziz eta gizon batek amarena. Herria   2005-08-11

-Nik ere maite zaitut, Josepe, ihardetsi zidan, kasik ahapetik, ene bihotzean erregin jartzen ari zen Magalik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 104. orr.

Biek ezpainetan irriarekin ihardetsi zien. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 106. orr.

Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 52. orr.

Baietz, ontsa zela, ihardetsi zidan pollikiño. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 54. orr.

3 hed

Hordagoari nork ihardetsiko dio: kanta? Herria   2002-09-19

François Larralde erakusketa-buruaren gomitari ihardetsirik, bertze bederatzi artisten obrak. Herria   2001-08-09

Egia bide da Bové juje batek deitua zuela eta ez duela gomitari batere ihardetsi, legeaz axola mikorik ez balu bezala. Herria   2003-06-26

Kapitainak bat-batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 251. orr.

4 (cf. fr contester?)

Dena haro eta espantu, holakoetan gisa guziz ixilago behar delarik ibili, Ekialde-Hurbilerat jo zuen, arrunt bere baitarik naski, bahituen askatzea ihardetsiko zuela. Herria   2004-12-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus