Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekadentzia 1 iz gainbehera, bereziki kulturala edo morala.

Orduan dekadentziarik ez dagoela egon, juzgatuko du, ez dagoelako nondik beheraturik. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 155. orr.

Euskal Herria krisian dago; krisian dago, dekadentzian dagoelako; dekadentzian dago, kristautasunak ustelarazi duelako. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 209. orr.

AEBetako Hegoalde Sakona dekadentzia, nostalgia eta sentsualitatearen eszenario bihurtu zuen. Berria - Kultura   2006-01-17

Sistema zaharraren dekadentzia, eta sortzeko dagoen sistema berriarekiko izua. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 169. orr.

Balore absolutuen egarriz bizi da Julien Sorel, balore absolutuak nozitzen ari diren dekadentziaren lekuko kezkatua da Stendhal. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 110. orr.

Ancien Régime delakoaren dekadentziarekiko lilura eta mina. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 109. orr.

Europa lotan zegoela, ikusten zuen, moral faltsu baten ohean etzanda, lo baino gehiago loakartuta, drogatuta, bere dekadentzia eragiten zion gezurraren lozorroan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 245. orr.

Jauregiak berak ere, Byronen tximino armiarma-lanparetatik zintzilikatuekin eta altzari napolitar apainduraz beteegien artean hara eta hona dabiltzan indioilarrekin, badu denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahastura doi hori. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 235. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik dekadente.

Eraikin zuriaren inguruko zeruak kolore urdin leun bitxia du, turkesa esan liteke; horrek kutsu poetikoa ematen dio inguruari, eta dekadentzia giroa leuntzen du aldi berean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 15. orr.

Ilunabarrean, bigarren mailako errepideetako moteletan, neoizko argien pean kokatzen ditu Cillerok pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia giroan, eta giro horrek biltzen eta batzen ditu ipuinak oro. Berria - Kultura   2006-04-18

Bigarren mailako aldi edo dekadentzia aldi bezala hartu ohi diren garai horietakoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 282. orr.

Halatsu arestiko krisi eta dekadentzia diskurtso nahinon arruntuan. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 199. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere dekadentzia (3); eta dekadentzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus