Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekalogo 1 iz Jainkoaren legeko hamar aginduak.

"Hilen ez duzu!" Dekalogoko bosgarren manamenduaz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 101. orr.

Ez dekalogo eta ez profetarik duen gizartea bilakatu gara. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 188. orr.

2 jarduera batean oinarrizkotzat hartzen diren hamar erregelako multzoa.

Tomás y Valiente-k dekalogo honetan laburbiltzen ditu Beccariak aldarrikatzen duen zuzenbide penalaren ezaugarriak: 1. Zentzuntasuna, 2. Zuzenbide penalaren legaltasuna, 3. Justizia penalaren izaera publikoa, auzi akusatzailea eta ez inkisitiboa, 4. Noble, burges eta herri xehearen arteko berdintasuna lege penalaren aurrean, 5. [...]. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 10. orr.

Santutasuna irabazi nahi duen zuzentzailearen dekalogoko lehen aginduak dio, ez dira egileak laidoen pisuarekin zamatu behar. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 51. orr.

1999.ean, orduan bertsolari gazte ziren dozenerdi bati elkarrizketak egin ondoren, Pako Aristik honako dekalogoa osatu zuen haien esanen ondorio gisara: [...]. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 147. orr.

Osakidetzako zuzendaritzak legealdi honetarako 10 puntuko dekalogoa prestatu du, sindikatuekin negoziatzeko. Berria - Euskal Herria   2006-05-04

«Adiskidetzearen gaian gaizki ulertuak saihesteko dekalogoa» aurkeztu du taldeak. Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Van Bovenen dekalogoa onartzeko eskatu dio SAk Legebiltzarrari. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Besteak beste, dekalogoaren hiru neurri nabarmendu zituen Goirizelaiak: [...]. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Kataluniako Generalitateko presidente Pasqual Maragallek (PSC) bultzatutako dekalogoa zazpi puntutan utzi zuten. Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Gatazka baterako dekalogoa. Berria - Harian   2005-11-15

Europako Konstituzioari ezetz esateko arrazoiak bildu dituzte Dekalogo gorri, berde eta morean. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

· Urtarrilaren 9an iragan bilkuran ABk 6an adostutako testu horri ezetza eman zion eta hastapeneko dekalogoaren hunkiezinezko 12 puntuei eutsi die. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

3 (hitz elkartuetan)

Lerrook idazterakoan, SEPIko eta sindikatuetako ordezkariak «lan dekalogo» bat adosten ari ziren. Berria - Ekonomia   2004-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dekalogo bat (7); dekalogoa aurkeztu (3); van bovenen dekalogoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus